Zer da Irakurketa Taldea?

Liburu bat irakurri eta hilean behin, hura komentatzeko elkartzen den irakurzale taldeak osatzen du Irakurketa Taldea.

Euskara da irakurtzen diren liburuetako eta saio presentzialetako hizkuntza.

Nola funtzionatzen du?

Irakurketa Taldeak hilero liburu bat irakurtzen du. Ondoren, elkartu eta irakurketari buruzko iritziak trukatzen dituzte. Goiatz Labandibarrek gidatzen ditu saioak.

Liburuak Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Sareak liburutegin artean liburuak trukatzeko sortu duen saretik eskuratzen dira, Irakurketa Taldeko kideen artean banatzeko.

Nola parte hartu daiteke taldean?

Manuel Lekuona bibliotekako harreran Irakurketa Taldean parte hartu nahi duzula esatea nahikoa da.

2015/2016 IKASTURTEKO EGUTEGIA

Urriak 20Erraiak (Danele Sarriugarte)

Azaroak 25: Haur besoetakoa (Jon Mirande)

Abenduak 15Gauaren usaina (Andrea Camilleri)

Urtarrilak 19Post-it bizitzak (Iolanda Zuñiga)

Otsailak 16Orube abandonatuak (Garazi Kamio)

Martxoak 15Ihes betea (Anjel Lertxundi)

Apirilak 19: Andraizea (Irati Goikoetxea)

Maiatzak 17: Intenperies (Lourdes Oñederra)

Ekainak 14: Erabakitzeke

 

Saioak 20:00etan izango dira, Manuel Lekuona bibliotekan.

Gehigarriak