Hona hemen Oiartzungo Udaltzaingotik ematen dizkizugun bide segurtasun aholkuak.

Autoan baldin bazoaz

  • Erabili beti segurtasun-uhala.
  • Ez aparkatu aparkatzea debekatuta dagoen tokietan, beste ibilgailu batzuen edo oinezkonen ibilbidea ez eragozteko.
  • Ez gogaitu auzokideak klaxona jota. Klaxona istripuak saihesteko bakarrik erabili behar da.
  • Oinezkoen lehentasuna duten guneetan arretaz gidatu.
  • Segurtasun-tartea mantendu aurrean dauzkazun ibilgailutik.
  • Gidatzen duzunean ez erabili arreta galarazten dizuten gailurik, esate baterako, telefono mugikorra, nabigatzaileak eta abar.

Motozikleta/ziklomotorrean baldin bazoaz

  •  Ez ahaztu kaskoa.
  • Bidaiaririk eramanez gero, horrek ere kaskoa eraman beharko du.
  • Saihestu gauez zaratak egitea.
  • Egiaztatu, eta hala egin behar denean ibilgailuko isilgailua konpondu, auzokideei gogaitzea saihesteko.
  • Errespetatu seinale guztiak: semaforoak, seinaleak, bideko markak eta abar.

Bizikletan baldin bazoaz

Bizikleta

  • Zaindu ondo bizikleta: balaztak, argiak, gurpilak eta abar.
  • Bizikletan pertsona bat bakarrik joan daiteke.
  • Ez ibili espaloietatik.
  • Gauez erabili arropa islatzailea.
  • Oiartzunen, hiriko bideak daudelako, kaskoa ez erabiltzea baimenduta egon arren, erabili babeserako kaskoa segurtasun handiagoa izateko.
  • Ez egin abiadura-lehiaketarik bidegorrietatik.

Oinez baldin bazoaz

  • Galtzadan sartu aurretik begiratu eskuinera eta ezkerrera.
  • Gurutzatu beti lerro zuzena eginez.
  • Jarri arreta garajeetako irteera eta sarrerei.
  • Errespetatu semaforoen seinaleak.
  • Lehenespenez, erabili oinezkoentzako pasabideak.

Istripurik izanez gero

  • Bideko beste erabiltzaileak ohartarazi.
  • Udaltzaingoari deitu (943493311).
  • Itzali istripua izan duten ibilgailuak.
  • Artatu zaurituta daudenak. Ondo ezagutzen diren lehen sorospeneko neurriak erabili. Harrapatuta edo konorterik gabe dauden pertsonak ez mugitu.
  • Ez mugitu istripua izan duten ibilgailuak.
  • Oiartzungo Udaltzaingoak istripuaren berri duenean, ezarritako jarduera-protokoloen bidez, istripua artatzeko behar diren baliabideak kudeatzen dira: suhiltzaileak, anbulantzia-zerbitzuak, babes zibila, garbiketa zerbitzuak eta abar.
  • Europar istripu adierazpena edo lagunarteko adierazpena:   
    • Biktimarik gabeko kasuetan ez da beharrezkoa poliziaren interbentziorik. Nahikoa izango da Europar Istripu Adierazpena edo Lagunarteko Adierazpena betetzea. Dokumentu honen betetze egokiak istripuaren tramitazio azkar bat ahalbidetuko du inplikatutako gidarien Aseguru Konpainien aldetik.
    • Hala ere, nahiz eta biktimarik ez egon eta zuk, edozein arrazoiengatik, Oiartzungo Udaltzaingoen presentzia nahi izango bazenu, ez izan zalantzarik gure interbentzioa eskatzeko orduan, aholkularitzarako edo Istripu Txosten bat betetzeko.
    • Lagunarteko Adierazpena betetzeko orduan har itzazu kontuan hurrengo puntuak:
      • Lehenik eta behin, irakur ezazu Lagunarteko Adierazpenaren erabilpena. Adierazpenaren atzeko aldean idatzita dago. Irakurri ezazu lasaitasunez.
      • Zehaztu testigu edo testigurik gabe izan den. Testigurik egon ez bada “testigurik gabe” idatzi behar da dagokion laukitxoan: Egoteko kasuan, izen-abizenak, helbidea eta telefonoa idatzi. Hauek inplikatutako ibilgailuetako bidaiariak badira, zehaztu ezazu.
      • Egin ezazu behar bezalako krokis bat. Lehenengo, adierazi ibilgailuen kokapen eta norabidea, eta bideen banaketa ardatza. 10 datuan, “gezi baten bidez adierazi lehenengo talkaren puntua”, adierazi behar bezala hasierako talka puntua eta ez kaltea non dagoen.
      • Bete ezazu beti azkenengo gelaxka. Lagunarte Adierazpen inprimakiak 17 istripu arrazoi zerrendatzen ditu (A ibilgailua eta B ibilgailua). A eta B zutabe bakoitzaren amaieran (banan banan aipatu gabe) aurretik betetako gelaxka kopurua adierazi beharko duzu (bat, bi, …zero). Adibidez: zirkulazioa karril ezberdinetatik. Ibilgailuetako batek, A esaterako, bestea aurreratzen badu karrilez aldatuz, “aurreratzen” gelaxka biak eta “karrilez aldatzen” gurutze (x) batekin markatu beharko dira.10 eta 11 gelaxkak markatu dituzunez, A zutabearen amaieran [2] adierazi beharko duzu.
      • Kontuz krokis eta gurutze batekin adierazitako egoeren arteko kontrakotasunekin. Kasu horretan, gurutze batekin markatutako gelaxkek krokisak baino balio handiagoa dute.
      • Sinatu ezazu eta eskatu ezazu beste gidariaren sinadura. Behin sinatuta, emaiozu kopia bat beste gidariari.
      • Kolisio aniztuneko kasuan, bete ezazu Lagunarteko Adierazpena zure aurreko eta atzeko gidariekin. Ibilgailua aurreko ibilgailuan proiektatua izan bada, adierazi ezazu oharren gelaxkan eta zehaztu ezazu Lagunarteko Adierazpenetako bakoitzean.
      • Ez utzi inoiz beste gidariari zure Lagunarteko Adierazpenaren zatia betetzen. Zuk ere ez zenuke beste gidariaren zatia bete beharko.
    • Dokumentazio falta. Beste alderdiak dokumentaziorik ez badu edo gidabaimena, ibilgailuaren zirkulazioa baimena edo aseguruaren ordain agiri eguneratua falta bazaio, dei iezaiozu udaltzaingoari dokumentazio falta horren arrazoiak bilatzeko beharrezko gestioak egiteko.

Trafiko istripu batean lesionatuarentzeko informazioa

Zuk edo hurbileko pertsona batek trafiko istripu bat izan baduzue, hurrengo oharrak kontuan hartu:

  • Arau orokor gisa, ikerketa judiziala LESIOAK egon eta istripua izan duenak salaketa jartzeko kasuan baino ezin izango da ireki.
  • Denuntzia hau istripuaren eguna eta SEI HILABETE igaro baino lehenago aurkeztu beharko da, nahitaez, Zaintza epaitegian, Udaltzaingoan edo Ertzaintzan.
  • Aseguru Konpainiek aholkularitza tekniko eta legala eskaini ohi diete euren bezeroei denuntziaren erredakziorako.
  • Istripua izan duena denuntzia jartzeko ez bada gai, hurbileko edozeinek bete ahal izango du hori, egoera zehazki adieraziz.