Oiartzun-Karaez senidetza

Karaez (Bretainia) eta Oiartzun 1994ko maiatzaren 14an senidetu ziren. Jon Iñarra zen Oiartzungo alkate eta Jean-Pierre Jeudy Karaezkoa.

1993an hasi ziren Oiartzun eta Karaezen arteko harremanak, senidetza ofizializatzera eraman zutenak. Garai hartan sortu zen Oiartzun-Karaez Senidetza Elkartea, Joxe Mari Mendikute lehendakari zela. Ordutik, elkarte hau arduratu da bi herrien arteko harremana mantentzeaz, batez ere.

Kirol, kultura, hizkuntza eta ekonomia mailako harreman ugari izan dituzte bi herriek urte hauetan guztietan: kirolari oiartzuarrak joan izan dira Bretainiara; eta bretoiak etorri izan dira euskarazko hezkuntza sistema ezagutzera gurera, baita kooperatibismoaren filosofia ezagutzera ere.

KARAEZ datutan:

  • 8.206 biztanle (2008ko datua).
  • 2.581 hektarea ditu.
  • 2.753 ikaslek ikasten dute herrian eta horien arteko %21ak ikasten du bretoieraz.
  • Alkatea Christian Troadec da, MBP/BWR alderdi ezkertiar eta autonomistakoa.
  • Poher eskualdeko herri nagusia da.
  • 250 merkataritza gune eta zerbitzu ditu eta 200 elkarte inguru.
  • Les Vieilles Charrues musika jaialdi entzutetsua bertan egiten da urtero.
  • Oiartzundik 798 kilometrora dago.

Karaezko Udal Kanpinean senidetza duten herrietako biztanleek egonaldia doan dute, argindarra eta ibilgailuaren kuota bakarrik ordaindu behar dituzte. Informazio gehiago, Karaezko Udalaren webgunean.

Oiartzun-Karaez Senidetza Elkartearen KONTAKTUA: senidetza1994@hotmail.com

Gehigarriak

 Oiartzun-Karaez senidetza

Estekak