Tanatorio municipal de Oiartzun

Oiartzungo Udal beilatokia, hilotzak gorde eta beilatzeko hileta zerbitzuak emateko herritarren eskura jartzen duen azpiegitura publikoa da. Oiartzunen erroldatuek edota Oiartzungo hilerrian lurperatzen direnek erabili dezakete.

Beilatokia, Oiartzungo hilerriaren ondoan dago, Sibeluts kalea 4.A helbidean.

Azpiegitura honakoak dira:

  • Jendeari arreta emateko atalondoa
  • 1 zenbakiko beilatokia, EGIAR izenekoa.
  • 1 zenbakiko hilotzen ganbera
  • 2 zenbakiko beilatokia, ERRENGA izenekoa.
  • 2 zenbakiko hilotzen ganbera
  • Ezinduentzat egokitutako bi komun

Zerbitzua eskatzeko erabiltzaileek Oiartzungo Udaltzaingoarekin jarri behar dute harremanetan, 943 49 33 11 telefonora deituz edo udal bulegoetara bertaratuz, Oiartzungo Done Eztebe Plaza 1, behea helbidean. 

Zerbitzuaren iraupena 48 ordukoa baino gutxiagokoa da.

Tanatorio