Hona hemen Oiartzuna iristeko argibideak

GARRAIO PUBLIKOA

Garraio publikoari dagokionean, bi aukera daude: autobusa eta trena.

  • Autobus zerbitzuaEkialdebus enpresak eskaintzen du, Oiartzun, ErrenteriaPasaia eta Donostia lotuz. Bi linea daude, E2 (Oiartzun-Errenteria-Pasai Antxo-Donostia) eta E4 (Oiartzun-Errenteria-Kaputxinoak-Donostia). Honez gain, gauetako zerbitzua ere badago, E72 linea. 
  • TrenaEuskotrenek eskaintzen duena, Arragua auzotik pasatzen da (Donostia eta Hendaia lotzen dituen linea). Geltokia herrigunetik 2 km-ra dago.

Honez gain, herri barruko bi garraio zerbitzu daude, Xorrola eta Taxi-bus zerbitzua.

  • Xorrolakherri barruko autobusak ibilbide zirkularra egiten du herrian barrena, Arragua, Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar eta Elizalde auzotetatik pasata. Herrigunea eta Arraguako tren geltokia lotzen ditu. Aste egunetan soilik ibiltzen da. 
  • Taxi-bus zerbitzuarekin, Elizalde, Karrika, Gurutze eta Ergoien auzoak lotzen dira. Auzo hauek garraio zerbitzu finkorik ez duten baserri-auzoak dira.

GARRAIO PRIBATUA

Autoz etortzeko, Oiartzundik AP-1/AP-8 autobidea eta N-1/GI-20 errepideak pasatzen dira.

  • AP-1/AP-8an Oiartzungo irteerak honakoak dira:
    • 12. irteera Baionako norantzan.
    • 12. irteera Donostiako norantza.
  • GI-20 errepidean berriz 0 zenbakia duen irteera.

Gainera, oinez edo bizikletan etortzeko, Oiartzun zeharkatzen duen Arditurriko bidegorria dugu. Arditurriko meategietatik hasi eta Oiartzunen barrena bide berde hau Errenteria, Pasaia eta Donostiaraino iristen da.

Cómo llegar