Kuadrilla desberdiñez osatutako kuadrilla haundi bat

Kuadrilla desberdiñez osatutako kuadrilla haundi bat, hoixe da Kuadrillategi. Biño hortaz aparte askoz gauza gehio re bada, noski; izan e, dula betzi urte ingurutik, herriko gazte askon ostiraleroko plan bikaña izatiaz gain, lagun berriyak itteko aitzaki politta, gaztiak nahi duten edozein ekintza (ahal den neurriyan) aurrea eramateko aukera paregabia ta euskeraz bizitzen ta ongi pasatzen jarraitzeko elkargune aparta baitugu.  

Hasiera batin DBH3 ta 4ko gaztiai eskeinitako aukera baldin bazen´re, gaur egun DBH 1 ta 2ko edozein oiartzuarrei zuzendua do egitasmua ta urria hasieratik ekaina bukaera aldearte irauten du. Ikaragarri ongi pasten dugu bai ostiraletan itten ttugun ekintzetan (kirol torneuk, tailerrak, jolasak, ginkanak, pizza lehiaketa, karaokia, beldur gaua...) ta baita itten ttugun irteeratan re (asteburupasak, egunpasak, Txuri Urdin...). Itten den ekintza bakotxa gaztiak ta gaztiantzat pentsatu ta antolatua izaten da; gu, hezitzailik, gaztiakin bildu, beayen nahiak entzun ta in nahi duten hoi aurrea eramaten laguntzeko hor eoten ga noski! Hoi da, hain zuzen Kuadrillategin helburu nagusitako bat: gaztiak ahalik ta ekintzaile ta autonomonak izateko bidian pausuk ematia. Beaiek izatia, alegiya, ze in nahi duten pentsatu, talde-lanin antolatu, muittu, landu, ardurak banatu, ekintza aurrea eraman ta, noski, geo emaitzakin goxatuko dutenak!

DBH1 edo 2ko gazte bat baldin baza ta hau irakurtzen ai baza kasualidadez, ez euki dudik ta apuntatu zattez datorren ikasturte hontan gukin Kuadrillategiko partaide izatea, erki pasko zu ta! Izan´e hain ongi pasten dugu, behin probatu dunak (kasu gehinetan behintzat) hurrengo urtian re errepikatu itten dula! Pentsa zenbat engantxatzen dun, dula ez hainbeste urte (bueno bale, ya dexente... jeje!) Kuadrillategiko gazte izantako batzuk oain Kuadrilletegiko begirale gala!

Oandik ezer aurreatu ezin dugun arren, aurtengo Kuadrillategi berrikuntza ta sorpresaz betia izango dugu! Oseake ANIMATU GAZTE, ETZA TA DAMUTUKO! Elkar ikusko dugulakun, ongi-ongi izan denak ta GORA KUADRILLATEGI!!!

Ikasturte hasiyeran ikastetxetan itten ttugun aurkezpenetan izena eman! Bestela udaletxeko euskera zerbitzuan e izena eman datteke!

Kuadrillategi egitasmoa

Gehigarriak

 Kuadrilla desberdiñez osatutako kuadrilla haundi bat