Ayudas

Alokairurako bizigune duina izateko, Udalak etxebizitzak berritzeko laguntzak emango ditu. Horretarako ordenantza sortu eta onartu du Udalak (ekainaren 29ko udalbatzarrean). Ordenantza hori 2016ko urriaren 6ko GAO argitaratu zen.

OIARTZUNGO UDALAREN LAGUNTZAK ETXEJABEENTZAT:

- 60 €ko errenta osagarria 12 hilabetez, Alokabideren programetan sartzen diren etxejabeentzat.

- Etxebizitza hutsek IBIan %50eko deskontua (etxebizitza hutsak dituztenek IBIa %75eko errekarguarekin ordaintzen dute).

- Etxebizitza berritzeko proiektuaren finantzaketa 3.000 € arte.

- Berrikuntza lanak behar dituzten etxeen kasuan obretako udal zergan %95eko deskontua.

- Efizientzia Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko 100 € arteko laguntza.

OARSOALDEA GARAPEN AGENTZIAREN LAGUNTZAK ETXAJABEENTZAT:

Etxebizitza Bulegotik bideratuko dira Hiri-berriztapenerako laguntzak.