Oiartzungo Udalak 2016 urria eta abendua bitartean gazteekin etxebizitzaren inguruan egindako ikerketa da "Gazteak eta etxebizitza: Egoera, aukerak, jarrerak eta diskurtsoak". Azterketa honen helburua gazteek etxebizitzari eta emantzipaziorako alternatiben inguruan duten iritzia jasotzea izan da. Horrela udalak etorkizunean martxan jarri beharreko egitasmoak zehatzago diseinatu ahal izango ditu.

Ikerketaren hiru fasetan banatu da: azterlan kualitatiboa, azterlan kuantitatiboa eta herritarrekin egindako parte-hartzea edo jardunaldiena.