Adinekoen aisialdia

Programaren helburuak

TORRI GUKIN 2015ean Udalak, gizarte zerbitzuen bitartez, bultzatutako egitasmoa da.

Programa honen helburua, Oiartzungo adineko herritarren aisialdia, gizarteratzea eta parte-hartzea dinamizatu eta bultzatzea da.

Oiartzungo herrian beste hainbat gizarte esparrutan eta herritarrekin bultzatu den bezala, adineko pertsonen artean ere parte hartzea bultzatu nahi da eta programa honek ere hori du ardatz. Horretarako egin diren ekintzak parte hartzaileekin adostu dira.

Ekintzak

Aldez aurretik, hezitzaileek programa zehazten dute adin horretarako egingarri diren eta iradokitzaile izan daitezkeen zenbait ekimen bilduz. Ondoren, programako parte-hartzaileekin aztertzen da, beraien iritziak eta iradokizunak entzun eta jaso eta azken programa eta egutegia zehazten da.

Oso ekimen ezberdinak egiten dira:

Torri Gukin 2015ean

2015ean Arraguan hasi zen programa. Arragua izan baita, oraingoz, herritar gehien elkartzera animatu den auzoa. Urtarriletik aurrera Arraguan asteazkenero hezitzaile baten laguntzaz auzoko 8-10 pertsona elkartzen dira.

Urte honetan burutu ezin izan diren ekimen asko daude prestatuak; interneta, haur eta adinekoak elkarreragiten, solidaritate ekimenak, tailerrak, ibilaldiak, herriko ekimenetan parte hartzea, eta abar.

Programari buruzko informazio gehiago

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, honako telefonora deitu: 645 005 496 (Nekane)

Gehigarriak

Adinekoen aisialdia

Entzun Torri Gukineko partaideei elkarrizketa (Oiartzun Irratia)