Zer da Irakurketa Taldea?

Liburu bat irakurri eta hilean behin, hura komentatzeko elkartzen den irakurzale taldeak osatzen du Irakurketa Taldea.

Euskara da irakurtzen diren liburuetako eta saio presentzialetako hizkuntza.

Nola funtzionatzen du?

Irakurketa Taldeak hilero liburu bat irakurtzen du. Ondoren, elkartu eta irakurketari buruzko iritziak trukatzen dituzte. Goiatz Labandibarrek gidatzen ditu saioak.

Liburuak Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Sareak liburutegin artean liburuak trukatzeko sortu duen saretik eskuratzen dira, Irakurketa Taldeko kideen artean banatzeko.

Nola parte hartu daiteke taldean?

Manuel Lekuona bibliotekako harreran Irakurketa Taldean parte hartu nahi duzula esatea nahikoa da.

2016/2017 IKASTURTEKO EGUTEGIA

Irailak 20: Herio heroi/Arra arraroa (Oier Guillan)

Urriak 18: Arestiren biografikoa (Adur Larrea)

Azaroak 15Alter ero (Bertol Arrieta)

Abenduak 1312etan bermuta (Jasone Osoro)

Urtarrilak 17: Kearen fiordoa (Iñaki Petxarroman)

Otsailak 14: Gizon gogorraren sekretua (Xabier eta Martin Etxeberria)

Martxoak 21: Gaueko zaintzailea (Julen Belamuno)

Apirilak 25: Perlak, kolpeak, musuak, traizioak (Joxemari Iturralde)

Maiatzak 23: Hormako paper horia (Charlotte Perkins Gilman)

Ekainak 13: Zehazteko

 

Saioak 20:00etan izango dira, Manuel Lekuona bibliotekan.

 

Gehigarriak