Zerbitzu eskaintza Oiartzungo enpresa txiki eta ertainentzat

ZER DA LANIN?

Oiartzungo enpresa txiki eta ertainei zerbitzua eta lana hobetzen laguntzeko egitasmoa da.

Enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara egokitutako zerbitzuak eta laguntzak eskainiko dira, enpresak berak erabakitzen duen arloetan euskararen erabilera handitu eta hizkuntza kudeaketa hobetzeko.

ZERBITZU HIZKUNTZA HOBETZEKO AUKERAK

  • Enpresaren irudia, errotuluak (eraikinekoak, segurtasunekoak, ibilgailuetakoak...), publizitatea (katalogoak, tolesgarriak, iragarkiak...) eta ingurune digitala (webgunea, sarea sozialak...).
  • Bezeroa eta herritarrekiko ahozko eta idatzizko harremanak: lehen arreta eta zerbitzua.

LAN HIZKUNTZA HOBETZEKO AUKERAK

  • Laneko dokumentuak, aplikazio informatikoak eta bestelako tresnak.
  • Barne komunikazioa, bilerak eta langileen arteko idatzizko eta ahozko harremanak.
  • Pertsonen kudeaketan erabiltzen den dokumentazioa (lizentzia-baimenak, bidaia-ordainketak...).
  • Administrazioarekiko harremanak.
  • Bezero eta herritarren beharrizanak identifikatu, aztertu eta kontuan izan produktua edo zerbitzua diseinatu, eskaini eta garatzerakoan.
  • Hizkuntzak txertatu langileen eta sistema orokorraren kudeaketan.

EMANGO DIZUGU

  • Aholkularitza eta informazioa zerbitzua. Gaia kokatzen eta erabakiak hartzen lagundu eta enpresaren ezaugarrien araberako lehentasunak finkatu (sektorearen eta langileen gaitasun linguistikoaren arabera...).
  • Hizkuntza zerbitzuak. Terminologia eta gramatika zalantzak argitu (“Nola esatean da...?”). Itzulpenak eta zuzenketak (Errotuluen kasuan itzulpen mugagabea, gainontzeko testuetan karaktere kopuru mugatua: Itzulpena: ES->EU: urtean 7.200 karaktere / EU->ES: urtean 10.800 karaktere / Zuzenketa: urtean 14.400 karaktere). Hizkuntza teknikoa normalizatu eta finkatzen lagundu.
  • Dokumentu ereduak sortzen lagundu. Erabilienak diren dokumentuen eredu edo formatuak sortzen eta sistematizatzen lagundu.
  • Diru-laguntzak dokumentu luzeagoak itzultzeko, errotuluak aldatu eta irudi korporatiboa lantzeko, webguneak itzultzeko, aplikazio informatikoak eta makinak euskaratzeko, kudeaketa euskaraz eramango dieten enpresak kontratatzeko...
  • Euskara eskolak. Idatzizko gaitasuna hobetzeko ikastaroak eta trebakuntza. Ahozko gaitasuna hobetzeko trebakuntza eta Mintzalaguna.
  • Lantaldeak motibatzeko saioak. Hizkuntza ohiturak aldatu eta erabilera sustatzeko dinamikak. Gomendioak eskaini eta laguntza ibilbidea finkatzeko eta emango pausoen inguruan hausnartzeko. Horretaz gain, bileretan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko teknikak erakutsi.
  • Egitasmoaren ikurra erabiltzeko aukera.
  • Udalaren Webgunean atal bat.

ESKATUKO DIZUGU

  • Begirunez jokatzea, euskaraz aritu nahi dutenen eskubidea errespetatzea.
  • Solaskide bat izendatzea hizkuntza kudeaketa gaietarako.
  • Urtean 8 orduko auzolana eskaintzea egitasmoari (bilerak, jardunaldiak...).
  • Hitzarmen bat sinatzea Udalarekin.

NOLA EGINGO DUGU? 5 PAUSO

LANIN egitasmoko aholkulariekin harremanetan jarri.

Enpresa eta LANIN egitasmoko aholkularien arteko bilera, enpresaren egoera aztertu, beharrak identifikatu eta lehentasunak adosteko.

Enpresa eta Udalaren arteko hitzarmena sinatu. Bertan zehaztuko dira enpresak landu nahi duena eta LANIN egitasmoak emango dion laguntza.

Lankidetza gauzatu: Diru-laguntzaren bat eskatu nahi izanez gero, enpresak Udalari eskaera-orria aurkeztuko dio  eta Udalak enpresari ordainduko dio, honek egindakoaren fakturak eta argazkiak aurkeztu ondoren (azaroaren 30a baino lehen).

Lankidetza ebaluatu. Enpresa bakoitzak balorazio-orri bat beteko du eta Langune deritzon lantalde ireki eta publikoan parte hartzeko aukera izango du. Urtean 3 aldiz elkartuko da egitasmoa ebaluatu eta doitzeko.