Diru laguntzak arautzen dituen ordenantza jendaurrean


IRAGARKIA

Udal honek 2018ko irailaren 26an eginiko Osoko Bilkuran, “Oiartzungo Udalak ematen dituen diru laguntzak arautzeko Ordenantza”ri  hasierako onespena eman zion.

Aipatutako erabakiari jarraiki, espedientea jendaurrean jarriko da 30 eguneko epean, hain zuzen ere iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara­tzen den hurrengo egunetik hasita. Epe horretan interesatu guztiek Udal bulegoetan espedientea aztertu ahal izango dute eta erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte Udal Erregistro Orokorrean edo legez araututako lekuetan eta moduetan.

Jendeari erakusteko epea igaro­tzen bada inolako erreklamaziorik edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartu­tzat joko dira, beste erabakirik hartu gabe.

Oiartzun, 20108ko irailaren 27an. Alkateak,

Jarraitu irakurtzen

Euskara Ikasleentzat Diru-Laguntzak 2017-2018

Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko ematen dituen diru-lagutzen oinarriak 2017-2018 ikasturterako.

Jarraitu irakurtzen

Euskara Ikasleentzat Diru-Laguntzak 2015-2016

Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko ematen dituen diru-lagutzen oinarriak 2015-2016 ikasturterako.

Jarraitu irakurtzen

Elorsoro kiroldegiko laguntzak 2016

Elorsoro kiroldegian laguntzak eskatzeko epea urriaren 1etik azaroaren 13ra egongo da irekita. Kiroldegiko bonoak ordaintzeko laguntza da Udalak ematen duena, elbarrituei edota muga ekonomiko batzuk gainditzen ez dituzten herritarrei.

Kiroldegiko sarreran eskuratuko dute interesatuek beharrezko informazio guztia. Eskaerak ere bertan aurkeztu behar dira, formalki.

Jarraitu irakurtzen