Eskola Kirola eta Eskola Pilota

Eskola Kirola

Ikasleek eskola-orduz kanpo baina eskolaren ardurapean helburu hezitzaileekin egiten duten jarduera fisikoen eta kirolen multzoa da, kirol hastapena helburutzat duena. Foru Aldundien legeen arabera Eskualdeko Udalek antolatzen dugu, eta Kirol modalitate ezberdinak ezagutu, probatu eta gozatzeko aukera ematen die ikasleei.

Eskola Kirola jarduera hezigarria da, gozagarria eta giro euskaldun batean gauzatuko dena. Helburu nagusia, ikaslearen heziketa integrala bilatzea izango da, eta kirola eginez gozatzea eta ikastea.

Oiartzunen Haurtzaro Ikastolak eta Elizalde Herri Eskolak hartzen dute parte Eskola Kirolean. Benjaminek (LH3 eta LH4) eta Alebinek (LH5 eta LH6) parte hartzen dutelarik, noski, bai neska eta bai mutil.

2019-2020 Ikasturtean Haurtzaro Ikastolak 17 talde izango ditu, eta Elizalde Herri Eskolak 10 talde. Beraz 250 ikasletik gora mugituko dituen ikasturte osoko ekimena da. Oarsoaldea guztian 1345 ikasletik gora dira parte hartzen dutenak.

Eskola Pilota

Oiartzungo Udalak, 2009tik aurrera egindako proiektua da. Bertan, pilota jarduerek Oiatzungo herrian duten garrantzia eta partehartzea ikusirik, pilota mundu hau ikasle gazteei hurbiltzeko mugimendua izan zen.

Pilota hainbat disziplina probatzen dituzte proiektu honetan (Esku pilota, pala eta errebotea). Egitura multidisziplinar honek frontoia ezagutzeko aukera ematen die ikasleei, material ezberdinen zailtasun eta ezberdintasunak ikusi eta gozatu.

Benjamin kategorian hiru disziplina horiek probatuta, alebinetan jada bat aukeratuko dute, eta kirol bakarrean hasiko dira espezializatzen.

2019-2020 ikasturtean, benjaminen 3 talde dauzkagu. Alebinetan, esku pilotako 2 talde, eta palako talde bat.

Muittu!

2016an martxan jarritako ekimena da Muittu!. LH-2. mailako haurrei zuzendua dago eta helburua da jarduera fisikora hurbilketa egitea. Jokoen bitartez, eta era ludikoan, gaitasun fisikoak (psikomotrizitatea, oreka, koordinazioa…) lantzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko aukera duen proiektu gaztea da.

Aurreko ikasturtetik, bi talde daude martxan ikasturte osoan zehar.