UDALAREN ARGAZKI ARTXIBOA

Oiartzungo Udalak lan itzela egin du, argazkiak auzoz-auzo eta etxez-etxe jasoz, bilduma bikaina osatzearren. Dagoeneko 1.359 argazkiz osatutako fondo honek, Oiartzungo kultura nahiz historia ondarea, azken batean, bere herritarren bizipenak ezagutzeko aukera paregabea ematen digu. Irudiak, 1897. urtetik 2002. urterarte doan denboraldian herrian gertatutakoak jasotzen dituzte eta auzoka daude sailkatutak. Gaien aldetik ikuspegi zabala eskaintzen badu ere, festak eta tradizioak jorratu dira bereziki. Bizilagunen esku zabaltasuna udalaren ardurarekin uztartzen denean horrelako emaitzak lortzeko aukera ematen du.


OIARTZUARREN BAITAN

Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak Oiartzungo ondare ugari bildu du:


BESTELAKO ERAIKINAK

ARPIDENE OINETXEA

 

Kare-harriz egindako behe solairuan arku zorrotz beheratua duen atea. Solairu garrantzitsuenean leiho gotiko apaisatuak mende hasieran egindako plazatxoaren altuera berdinean eta itxiak izan zirenak baina garai hartan alde honi garrantzia ematen ziotenak. Arpidene garai hartan Elizaldeko defentsa izango zen Errenterirako bidea Urdinolak defentsa, bere oinetatik pasatzen baitzen galtzada. Bere jatorrizko izena Torrazar izan zen. 

ERRIBARENE OINETXEA

Lotura zailetako armarri handia bere alde nagusian.

UDALETXEA

Oiartzungo Elizalde auzoan kokatuta dago. Oiartzungo udaletxearen eraikina Nicolas de Zumeta maisuak eraiki zuen 1678. urtean. Eraikin barrokoa da eta harlanduz egina dago. Oinplano laukia du eta teilatu-hegalak lau isurialde ditu. Euskal udaletxeen tipologia du. Beheko solairuan oso atari zabala dago eta bost arku ditu. Fatxada nagusia aipatu arkuen gainean eutsia dago. 

Fatxada nagusia harlanduzkoa da eta oso ondo landua dago. Iparralderantz begira ageri da eta erdian balkoia du. Hau babesten beste bi balkoi ikus daitezke. Hirurek burdin forjatuzko baranda dute eta, goiko aldean, fatxadaren bi aldeetan, bailarako armarriak daude. Kantabriako Laincera aita-semeek eginak dira.

UGARTE ETXEA

 

Lehen burdinola izan zen errotaz, eta inguruan bere olaetxea. Lau uretara eraikia, angeluetan harlanduak dituelarik. Hasieran palazio itxurakoa, armarri bikoitza du, eta horietako bat, oso sinplea, koronelarik gabekoa, jatorrizko armarri modukoa, eta esaldi esanguratsuaz: “Ojer de Ugarte”. Ugarte familian – XVII. Mende inguruan – Lartaun familiakoak sartu ziren, XVI. Mendean hain ezaguna izan zen abizena eta hurrengoan hain ahaztua izan zena.

ISASEA DORRETXEA

Bere burdinola, gaur egun Sokolo bezala ezagutzen den horretan kokatzen zen, baina agirietan Isatxola izenez ageri da. Kokapen horretatik gertu dagoen etxeak, gainera, mineralak kiskaltzeko bi labe ditu, karelabe bezala ere erabiliak izan zirenak.

ITURRIOTZ DORRETXEA

Iturriotzeko dorretxea Erdi Aroko eraikinaren adibide paregabea da. Bi fatxada nagusiak oso gutxi aldatu dira eta urkabea zati handian kontserbatu da, nahiz eta zenbait elementu beliko desagertu, almenen antzera. XVI. mendeko eraikina da eta estilo errenazentista du. Oinplanoa angeluzuzena da eta estalkiak lau alde ditu. Iturriotzeko plazatik hurbil dago. Fatxada nagusian aparailua harlandua da. Harlanduen tamaina murriztuz doa altuerak gora egiten duen heinean. Ganbaran harlangaitza da. Gainerako fatxadak harri-horma ikusikoak dira eta zuloen inguruetan nahiz ertzetan silarria du. Behe-solairua, lehen solairua eta ganbara ditu. Aparailuaz gain, fatxada nagusian azpimarragarriak dira dorre bezala izan zuen zereginaren arrastoak. 

Altuera desberdinetan modiloizko hiru lerro dauzka, baita zalditeria eusteko zirrindolak eta urkamendia eusteko ezkerraldean harlanduzko testa ere. 

Bestalde, fatxada estuak ez du konposizio konkreturik eta zulo gutxi batzuk ireki dira beharren arabera. Beheko solairuan arkulari itsuez gain, sarbide puntadun ederra dago, dobeladuna eta zentratua. Moldura finak inguratzen du, nahiz eta beheko aldean nahikoa kaltetua egon. Dobela bakoitza erliebe txikia da landa-gaiekin zerikusia duten irudiz hornituta. Erdian IHS (Iesus Homine Salvator-Jesus Gizon Salbatzailea) izenekoa dago. Monograma bi gurutzek koroatzen dute. Lehenengo solairuan bi leiho daude, bata kono-itxurakoa eta, bestea, geminatua, mainelik gabe eta hiru lobuluz osatua. Lehenengo solairua gainekotik bereizteko moldura erabiltzen da. Halaber, eskuinaldean eta atzealdean hedatzen da. Ganbaran bakarrik kono-itxurako leiho txikia dago.

Beheko solairuan, eskuinaldean, sarbide estua du. Arkua puntu erdikoa da eta dobela-itxura du. Eskailerak itsatsiak dauzka lehenengo solairuko sarbide zorrotz eta dobeladuneraino iristeko. Oinarrian IHS (Iesus Homine Salvator-Jesus Gizon Salbatzailea) monograma du. Lehenengo solairuan ere kono-itxurako leihoa eta leiho geminatua daude. Azkenekoak ez du mainelik eta hiru lobulu ditu. Buruan erliebe arineko tailuak ditu. Ganbara aldatuagoa eta kaltetuagoa dago. Kono-itxurako leiho txikia du eta leiho xumea dago hiru lobuluz eta mainelez osatua. Atzeko fatxada asko aldatu da; hala ere azpimarragarriak dira ertzetan koroatzen duten gargolak.

MAKUTSO DORRETXEA

Bi ate gotiko handi ditu dobela ederrekoak eta handiena bestearen bikoitza izandak aztarnak sumatzen dira. Erliebean egindako anagramak eta aingura figura ebakiak bertako biztanleak itsasoan aritutako arrasto. Leiho zerrenda molde ajimezatuez eta lobulu anizdun arkuez. Bigarren ate gotikoa, alde nagusian, apalagoa, maizterra edo kolonoa bizi zen eranskinea sartzeko ate gisa.

KASTROKO ITURRIA

Aspaldi eraikitako iturri handi bat da. 1195. urtean 275 erreal ordaindu omen zitzaizkion Juan Ignacio de Ezcurrechea hargin maisuari, areharrizko harlanduez egindako iturri hori konpon zezan. Zortzikozokodun zutabe baten gainean aska aurkitzen da, eta aska horren erdian gora zutabeak jarraitzen du. Askaren goikaldeko zutabe horretan brontzezko 4 seska aurkitzen dira askara ura darielarik. Plataforma honen amiaeran luzapen bat ateratzen da, tontor gisa. Alderdi guztiek zortzi-zokodun egitura mantentzen dute.

ANDREARRIAGAKO HILARRIA

 

Benetako hilarria Donostiako San Telmo Museoan aurkitzen da eta hura zegoen tokian berdina jarri da. Hilarri hau “erromatarra” bezala izendatzen da eta bere izena “emakumearen harriaren amaiera” bezala uler daiteke. Oiartzun-Irun bidearen ertzean aurkitzen da, bi herrien arteko mugan, izen bereko Ermita zaharra zegoen inguruan. Are –harriez egindako hilarria da, metro bat luze eta metro erdia zabalekoa. Bere alderdi nagusian irudi bat grabatua ikus daiteke, zaldiz alde batera doan pertsonaia irudikatuz, eta behean hizki batzuk agertzen dira baina hitz pare bat besterik ezin da irakurri. Jaintsuek diote (AEBELTOSO S.C.I.) edo (UBELTESONIS) uler daitekeela. Guzti hau dela eta, gai honen inguruan hainbat istorio sortu da. Istorio horietatik ezagunean honako hau da, emakume bat harri bihurtu omen zen ANDREARRIAGA ermitan zerbait lapurtu eta agertu zitzaion Birjinari lapurreta hori ukatu ziolako.

LARTAUNGO DONE EZTEBE ELIZA

Done Eztebe eliza

Oiartzungo Elizalde auzoan kokatuta dago. Lartaungo Done Eztebe eliza eraikin zaharra da eta Done Eztebe martiriaren izenpean egin zuten. Dirudienez, Erdi Aroan kapera bisigotikoa izan zen eta, ondoren, eraikuntza erromaniko bilakatu zen. Bilakaera hori X. eta XII. mendeen bitartean gertatu zen. Gaur egun, garai hartako aztarnarik ez da gordetzen.

Ondoren, gotiko hasierako eraikina izan zen eta garai hartatik zenbait ezaugarri kontserbatzen da, batez ere eraikinaren erdialdean eta hegoaldeko fatxadan.

Guden ondorioz, hainbat sute gertatu ostean, eraikina berritu egin da eta estiloak nahastu dira, beraz, zaila da estilo arkitektoniko zehatzaren barruan sartzea. Halaber, ezin daiteke zehatz-mehatz egin zen garaia ezagutu.

Elizak gotorleku-itxura du, dorreak hutsune gutxi baititu eta horma-bularrak handiak baitira. Barruan erretaula nagusia azpimarra daiteke. Juan de Huicik egin zuen.

Mª Asuncion Araoslaren "El Renacimiento en Guipúzcoa" izeneko liburuan azken gotikoko eliza-motari kapitulu bat eskaintzen dio. Bere hitzetan, Zumaiako, Ordiziako, Lezoko eta Oiartzungo parrokiak azken gotikokoak dira.

Eliza-mota honen ezaugarriak:

  • Nabe bakarra. 
  • Orokorrean gurutzadurarik gabe. 
  • Estalki-sistemari dagokionez, euskarriak hormak eta horri erantsitako pilastrak dira. Batzuetan zutabe-sortak eratzen dira. 
  • Barruko pilastrei kanpoan horma-bular prismatiko sendoa dagokie. Beraz, tristura eta larritasun itxura du. 
  • Gangak gurutze-gangak dira, batzuetan izardunak eta makurtuak.
MANUEL LEKUONA BIBLIOTEKA - ERROMESEN OSPITALEA - DONIBANE BATAIATZAILEAREN BASILIKA

Errenazimenduko eraikina da eta XVI. mendean egin zuten. Exentua da eta bi alde desberdinduk osatzen dute: Basilika eta Ospital saindu gisa, Juan Donea Bataiataileraren abdokazioz.  

Kaperak oinplano angeluzuzena du eta bi alde ikus daitezke. Aparailua harlanduzkoa da eta oso ondo eskuairatua dago. Hormak osatzen dituzte eta horiek hutsune gutxikoak izaten dira. Goiko aldea perimetro osoan triglifoz eta metopaz osatuta amaitzen da. Frisoaren gainean erlaitz molduraduna dago. Horrek estalkia eusten du eta ez du teilatu-hegalik. Elizako plazan irekitzen den fatxadak bao-ardatza du sarbidez eta erdi-puntuko arkuz osatua dago. Moldura xumeak ditu. Ardatza amaitzeko harrizko kanpai-horma dago eta bao baten barruan kanpaia dago sartuta.

Donibane kalean ageri den fatxada asimetrikoa da. Portada nabarmen daiteke; erdi-puntuko arkua du eta bi zutabe dorikok babesten dute. Taulamendua triglifoz eta metopaz osatuta dago. Portada amaitzen San Juanen irudia ageri da horma-hobian sartuta. Goian frontoia dago eta aldeetan bolutak. Gainera, XVIII. mendeko armarria ikus daiteke. Ondo kontserbatuta dago. Eskuinaldean bi leihorekin batera sarrera dago. Leihoek mentsua eta hautsa saihestekoa dute. Barruan oinplano laukia estaltzeko gurutze-ganga ageri da eta, gainera, nahiko konplexua da. Ildaskak arrosaz margotuta daude. Bai hormak, baita gangako harlanduzko plementeria ere, zurituta daude. Burutik izan ezik, alde guztietatik sar daiteke. Aipatutakoez gain, ebanjelioan ataburu-itxurako itsutua dago.

Aurreko aldean XVII. mendeko erretaula errenazentista ikus daiteke. Egur polikromatuzkoa da. Ia ziurtasun osoz Jeronimo de Larreak egin zuen. Estiloko koherentzia handia dute San Sebastianen estatuak eta Azpeitiko "Kristo minduak". Horiek biak Larreak bere testamentuan aipatzen ditu. Dirudienez, erretaula 1595az gero egin zen. Erretaula klasikoa da eta garaiko soiltasuna du. Aulki bat, bi gorputz eta hiru kale ditu. Horma-hobiek sei estatua eusten dituzte. Gainera, teilatupea dago kalbarioarentzat. Kalbarioa bi irudik babesten dute: San Miguel arkanjeluak eta San Juan Ebanjelariak. Bi solairuak bereizten dituen frisoan Kristo Lurperatu eta Berpizkuntzari buruzko erliebeak daude. Erdiko kalean, koskorrek, San Juan Bataiatzailea titularra eta amabirjina haurrarekin adierazten dituzte. Besteak santuen estatuak dira. Halaber, Kristo gurutzatua dago. Lekuonaren iritziz gotikoa da eta Andrearriagako ermitatik dator.

Ospitalearen eraikina eraikin konplexua da eta eraikin erlijiosoari erantsia dago. Hiru altuera ditu eta baoak nahiz eskantzuak silarriz inguratuta daude. Azken berrikuntzaren ondorioz, teilatupean beste solairua egin zen. Bi gorputzak adreiluzko hormatalaren bidez eta egurrezko behatokien bitartez egituratzen dira. Atzeko fatxadan armarri barroko handia eta ederra erantsi da. Zuloagaren eta Oiartzabalen orubeen armak ageri dira.

OZENTZIO ERMITA

Berritua dago eta azpimarragarria da bere lerroen orijinaltasuna. Hormak harlan-gaitzezkoak dira eta ateetan nahiz leihoetan silarrizko lanez apainduak daude. Ezin dira alde batera utzi ateak bukatzen dituzten harrizko gurutzeak. Ermita, Ozenzio baserriari begira dago eta mendi-mazalean bakarti ageri da. Aitzinean gaztainondoa izan zuen lagun, baina zuhaitza hil egin zen eta moztu egin zuten.

Dirudienez, eliza txikiaren historiaren hastapena aurkitzeko azken guda karlistetara jo beharko genuke. Hiriguneetatik urrun zegoen; hala ere, tokia paregabea zen, Gipuzkoaren eta Nafarroaren artean. Esaten zenez, bataioak izaten ziren. Ildo horri jarraiki, itxuraz, lehen bataioa gutxi gorabehera 1873an egin zen.

Zehatz-mehatz jakin badakigu meza santua egiten zela eta ingurune guztietako jendea bertan izaten zela.

Larunbatetan sarritan ikus zitezkeen paraje horietan Goizuetako nekazariak Errenteriarantz. Astoa zen beren garraio-tresna eta oilaskoz, arrautzez eta abarrez goraino joaten ziren. Egun berean Goizuetarako bidea egiten zuten. Taldeak hirukoak edo laukoak ziren eta, batzuetan, jada gaua sartuta zegoela itzultzen ziren. Kasuetan beren adiskidea latorrizko faroltxoan sartuta kandela zen. Dirudienez, XIX. mendearen amaierako Guda Karlistan Karlosen tropentzat kultu-tokia zen. Istorioek diotenez, eliza horretan San Gregorio santuari eskaintzen zitzaion kultua.