ADMINISTRARIRAKO LAU LANPOSTUEKIKO DEIALDIA

OHARRAK:

2019ko maiatzaren 29an epaimahaiak behin betiko emaitzak eta izangaien aldeko proposamena egin zuen. Honen aurka hautagai batek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen eta uztailaren 8ko 872/2019 Alkate Dekretuak errekurtsoa ezeztu eta epaimahaiak egindako proposamenaren oinarriarekin egindako izendapenak berrestea erabaki zuen. Halaber, froga psikoteknikoaren emaitzak ematerakoan lau hautagaien puntuazioan izandako akatsak zuzentzea erabaki zuen. 

Bestalde, abuztuaren 8ko 2019/1030 Dekretuaren bidez Oiartzungo Udaleko administrarien lan poltsak onartu ziren, deialdiaren zortzigarren oinarriak eta Oiartzungo Udalaren lan poltsak kudeatzeko irizpideak xedatutakoari jarraiki. 

Alboan argitaratu dira administrarien lan poltsak.

IKUS ALBOAN:

1.- Oinarriak.

2.- Akats zuzenketa.

3.- Lan poltsak.