Mendi eta ingurumen saila

ARDURADUN POLITIKOAK
IzenaArduraHarremanetarako datuak

Iñaki Pikabea

Eneritz Arbelaitz

Menditako zinegotzia

Ingurumen zinegotzia

ingurumenzinegotzia@oiartzun.org

943 49 03 77

 

LANGILEAK
LanpostuaHarremanetarako datuak
Ingurumen teknikaria

mendiad@oiartzun.org

943 49 03 77

 

HelbideaOrdutegia
Done Eztebe plaza 8, Ibarburuenea etxea08:00-14:30

Jarrain Mendi eta Ingurumen Sailaren eskumen eta lan-arlo nagusiak laburbiltzen dira.

Txostenak eta administrazio lanak:

Mendi eta Ingurumen alorretako espedienteak gainbegiratu eta ebaztea, hala nola:

  • Plan, programa eta proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatzeko prozedurak.
  • Ingurumenean eragina izan dezaketen proiektuak, jarduerak eta baimen espedienteak.
  • Ingurumen alorreko diru-laguntza publikoen espedienteak.
  • Betelanen eta landa lurreko beste lur mugimenduen espedienteak.
  • Lurzoru ez urbanizagarrian egiten diren hirigintza baimenen eta argibideen inguruko ingurumen txostenak.
  • Orokorrean, landa lurrean eragina izan dezaketen beste espedienteak.

Natura Ingurunea eta Landa Garapena:

  • Lurzoru Ez Urbanizagarriaren antolamendua, jarraipena eta babesa: isurketak, baimenik gabe eraikuntza eta erabilerak, betelanak, zabortegiak, etab.
  • Babestutako Gune Naturalen kudeaketa: Aiako Harria Parke Naturala, Natura 2000 Sarea.
  • Arditurriko meategi eremua berreskuratu eta hobetzeko proiektuak abian jarri eta eremuaren jarraipena.
  • Korridore ekologikoak eta lurraldearen konektagarritasuna babestu.
  • Udalaren landa lurreko ondarea kudeatu: mendiak, baso sailak, erabilera publikoko eremuak, etab.
  • Oiartzungo Herri Onurako Mendietako eta Udalaren jabegoko lursailen baso politika zehaztu eta kudeatu, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.
  • Landa lurreko Udal ondasunen babesa eta kontrola.
  • Herri-bideen sarearen babesa, mantenua eta kontrola.
  • Landa Garapenerako eta lehen sektorerako programak gainbegiratu, eta nekazaritzako zein abeltzaintzako praktikak eta ustiapenak kontrolatu.
  • Aurre-historiako ondarearen inbentarioa, garbiketa eta, orokorrean, landa-lurrean dagoen ondarearen ezagutza eta zaintza.
  • Bestelakoak.

Iraunkortasuna:

  • Udal politiketan iraunkortasun irizpideak proposatu eta barneratu, arlo ezberdinei dagokionez: hondakinak, energia, ura, bioaniztasuna, mugikortasuna, zarata, airearen kalitatea, etab.
  • Mugikortasun iraunkorra sustatzeko neurriak: Xorrola, taxi-bus zerbitzua, bizikleta eta oinezko bideak.
  • Tokiko Agenda 21 eta Eskola Agenda 21 proiektuen gidaritza, jarraipena eta ebaluazioa.
  • Ingurumen hezkuntzarako ekimenak diseinatu, garatu eta antolatu: Zuhaitz Eguna.
  • Ingurumen Arloan beste erakundeekin harremana eta parte-hartzea: Udalsarea 21, Behemendi Landa Garapen Elkartea, Aiako Harria Parke Naturaleko Patronatua, San Marko Mankomunitatea, etb.

Udal zerbitzuen jarraipena eta kontrola:

  • Udalaren lorezaintza zerbitzua.
  • Izurriteak sor ditzaketen animalien kontrola.