Aurretiazko kontsultan dagoen araudia

39/2015 Legeak –urriaren 1ekoak, Administrazioen Publikoen Prozedura Erkideari buruzkoak– berrikuntzak ezarri ditu Administrazio publikoen legegintza-ekimena eta erregelamenduak egiterakoan; besteak beste, herritarren iritzia eta etorkizuneko arauak ustez ukitu ahal dituen antolakunde ordezkagarrienen iritzia jasotzeko beharra.

39/2015 Legeak –urriaren 1ekoak, Administrazioen Publikoen Prozedura Erkideari buruzkoak– bere 133 artikuluan hau xedatzen du:

“1.- Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek puntu hauei buruz:

a) Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.

b) Arau hori onestea, beharrezko eta egoki den.

c) Arauaren helburuak.

d) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.”

Beraz, herritarrek, erakundeek eta elkarteek hala iritziz gero, parte hartu ahal izango dute ekarpenak aurkeztuz, bi bide hauen bidez:

  • Posta elektronikoaren bidez: Oiartzungo Udala
  • Udalaren Erregistro orokorrean aurkeztutako iradokizunen bidez (Doneztebe plaza, 1) edo erregistro elektronikoaren bitartez, www.oiartzun.eus, ziurtagiri digitalaren bidez identifikatuta.
ARAUDIAREN IZENAEPEA

Eragin linguistikoaren ebaluazioa (ELE) arautzeko Ordenantza

15 laneguneko epea (2023/03/28tik 2023/04/21a arte)