Xanistebanak

Urtero abuztuak 2an hasi eta abuztuak 6an bukatzen dira Oiartzungo festak, Xanistebanak.

5 egun horietan, adin eta gustu guztietarako antolatutako 95 kultur edo kirol ekintza eta ikuskizun antolatzen dira.

Antolatzailea, Xanistebanetako Jai Batzordea da. Herriko kultur eta kirol elkarteek hartzen dute parte, 35 bat elkarte guztira.

Urtero hiruzpalau bilera egiten ditu Jai Batzordeak, martxoa-apiriletik hasi eta ekaina-uztaila hasera bitartean. Manuel Lekuona bibliotekan biltzen da, uztaila bitartean, hilean behin, behintzat.

Herriko festetan ekintzaren bat antolatu nahi duten elkarte, eragile edo norbanakoek tokia izaten dute bertan. 

Jai Batzordearen helburuen artean festa parekideak, herrikoiak, euskaldunak, parte hartzaileak eta askeak antolatzea dago. Batzorde honen eginkizunen artean dago txupinazoa nork botako duen aukeratzea ere.