6/2014 legak trafiko legean egindako aldaketak

Diputatuen Kongresuak Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legeko erreforma ontzat eman du. Hura indarrean sartu zen (2014ko maiatzaren 9an) Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondorengo hilabetean (2014ko apirilaren 8an). Aurreikusitako erreformetako batzuk zehaztu beharko dira etorkizuneko Zirkulazioaren Araubide Orokorrean:

  • Ibilgailuei egindako murrizketak ingurumen arrazoiak direla eta
  • Errepideen edo horien zatien zeharreko zirkulazioa hainbat ibilgailuri murriztuko zaio ingurumen arrazoiak direla eta, bai hiri gunetan eta bai horietatik kanpo.
  •  Lanak egingo direla ohartarazteko beharra
  •   Trafikoa kudeatzeaz eta erregulatzeaz arduratzen den agintari buruari bide publikoetan egingo diren lanen berri eman beharko zaio, horiek hasi baino lehen.

 Radarrak

  • Inhibitzaileak erabiltzea debekatuta jarraitzeaz gain, radarrak edo zinemometroak detektatzeko mekanismoak erabiltzea espresuki debekatzen da. (Legalak izango dira bakarrik zinemometroen kokapenari buruzko informazioa ematen duten gailuak, datu basetan oinarrituta, nabigatzaileak, alegia.)
  •  Garabietarako lehentasuna.
  •  Lehentasuna emango zaie instalazioen eta bide azpiegituraren mantenurako ekipoei eta errepidera laguntza zerbitzua egitera joaten diren ibilgailuei.

Txirrindulariak

  • Hamasei urtetik beherakoek hiri bideetan kaskoa nahita nahiez erabili beharko dute, eta hirien arteko bideetan, berriz, txirrindulari guztiek kaskoa nahita nahiez erabili beharko dute, euren adina edozein izanda ere.
  •  Ezingo dira bizikletak ibilgetu, arau-hauste bat egin bada ere.

Alkohola eta Drogak

  • Baimendutako tasatik gorako tasarekin edo organismoan drogak daudela gidatzeagatik, eta baita bien probak egiteari uko egiteagatik ere, 1000 euroko isuna jarriko da. Alkoholaren tasari dagokionez, 1000 euroko isuna jarriko zaie aurreko urtean alkohol tasa gainditzeagatik isuna jarri zitzaionari eta baimendutako tasa bikoizten duenari.
  • Oinezkoek alkohol eta drogen probak nahita nahiez egin beharko dituzte arau-hauste bat egiten badute eta aipatutako probak nahita nahiez egiteko beharrak indarrean jarraituko du istripu baten barruan aurkitzen badira.

Salaketen jakinarazpenak

  • Arau-hauslea ez da berehala identifikatu behar izango, salaketa jarri duen agenteak, trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko lanak burutzen ari denean, ibilgailuari jarraitzeko baliabiderik ez badu.
  • Isunak ordaintzeko epea hamabost egunetik hogei egunetara pasako da, hau da, dagozkion alegazioak egiteko epe berbera.

 Haurrak

  •  Adin txikikoek aurreko eta atzeko eserlekuak okupatzea debekatu ahal izango da, euren adinaren edo neurriaren arabera. Haurrak atxikitzeko gailuak nahitaezkoak izango dira 1,35 metro baino gutxiago neurtzen duten haur guztientzat. Ezingo dira aurreko eserlekuan eseri, DRI erabili arren, atzeko eserlekuak okupatuta badaude izan ezik.
  • Ibilgailua ibilgetu ahal izango da ez bada aurreko xedapena betetzen.
  • Indarrean sartuko da DRI gailuaren erabilera arautzen denean.

Espezie zinegetikoak harrapatzea

  • Espezie zinegetikoak harrapatzen direnean, erantzulea ibilgailuko gidaria izango da, egunean bertan edo harrapatu baino hamabi ordu lehenago egindako ehiza larriko espezie baten ehiza kolektiboko jarduera bat bada izan ezik.
  • Bide publikoaren titularra erantzulea izango da, itxitura hesia ez badu epearen barruan konpontzen, edo ez badu behar bezala seinaleztatu ibilgailuek talka egiteagatik, istripu-tasa handia duten zatietan, animaliak aske daudela.

 Abiadura

  • Abiadura tarte berriak sartu dira, bai gutxienekoan, 20 km/h eta bai gehienezkoan,130 km/h.
  • Autopistan, gehienez,130 Km/h. abiadura hartu ahal izango da, eguraldiaren araberako zatietan. Gidariari horien berri emango zaio argiztatutako panelen bidez.
  • Abiadura muga guztiak indarrean sartuko dira behar bezala arautzen direnean.

 Ibilgailuen matrikulazioa

  •  Espainian bizi diren atzerritarrek ibilgailua Espainian matrikulatu beharko dute nahita nahiez.
  • Atal hau Araudian zehaztuko da.