LAN-3 - Lanbarrengaina eremuari buruzko Hitzarmen Urbanistikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintzari buruzkoa den ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 7. Xedapen Gehigarriaren 8. paragrafoan xedatzen denaren arabera, 2015eko azaroaren 25eko Udal Osoko Bilkurak hartutako akordioaren bidez ebatzi da, Oiartzungo Udala eta Inmogroup Grupo Inmobiliario y Promoción Urbana SL eta Construcciones Amenabar, SA artean izenpetutako hirigintzako hitzarmena jendaurreko erakusketan jartzea, 20 eguneko epean zehar. Helburu horrekin hitzar meneko aurrekari eta klausulak argitaratzen dira, dagozkion alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen.