2017. urterako Zerga Ordenantzaren behin behineko onarpena

Gai bakoi­tza­ren espedientean jaso­tzen diren azterketa eta jarduera egokiak egin ondoren, Udal ­Batzak, 2016ko irailaren 28an egindako bileran, gehiengoaren aldeko botoz, 2017 urterako Udal Zerga Ordenan­tzak alda­tzea onartu du.

Hartutako erabakia eta horretarako instruitu den espedientea jendaurrean jar­tzen dira, Gipuzkoako Ondasun Lokalak erregula­tzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udale­txeko iragarki taulan iragarkiak jarriz, guzti hori ondoko arauei jarraituz.        

a)    Dokumentu horiek eraku­tsiko diren lekua: Udal Kontuhar­tzaile­tza.

b)  Azter­tzeko eta, kasua balitz, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik konta­tzen hasita, bulego orduetan.

c)  Erreklama­tzeko legitimatuak daudenak: Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 17. artikuluan aipa­tzen dituenak.

d)  Aurkezteko lekua: Udale­txeko Sarrera Erregistro Orokorrean zuzenean edo legalki araututako lekuetan.     

e)    Erreklamazioa aurkezten zaion Organoa: Udal Batza­rra.

Inolako erreklamaziorik egin gabe informazio honen erregelamenduzko epea iragan denean, hartutako erabakiak eta adierazitako dokumentuak behin-betirako onartu­tzat hartuko dira, beste erabakiren bat hartu beharrik gabe.