LUR-MUGAKETAREN HASIERAKO IRAGARKIA - Anuncio de acuerdo iniciatorio de deslinde

Oiartzungo Udalbatzak, 2017ko ekainaren 28an egindako bilkuran, honako finkaren mugaketa espedienteari hasiera ematea erabaki zuen:

Udal jabegoko Jabetza Erregistroko 7948 zk.ko finka, UGA-3 eremuko gune libreen sistema orokorra izateko zesioan harturikoa eta helburu horrekin zatitutakoa, honako mugak dituena: Iparraldetik, Mendibil IIko jardun batunean eta Mendibilko "Ciudad Jardín" delakoan sarturiko zatituriko finka; Hegoaldetik, jatorrizko finka; Ekialdetik, Makutsoko lurrak eta ibaia; eta Mendebaldetik, ibaiarekin, Araneder Errotaren lurrak eta Artikutza eta Arditurriko meategiko trenbidea eta bide publikoa.

Mugaketa lanak, 2017ko urriaren 19, goizeko 09:00etan hasiko dira, hau da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta hirurogei eguneko epea amaituta.

Aipatu espedientea jendaurrean jarriko da Udal Idazkaritzako bulegoan Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitalpena egin eta hurrengo hirurogei egunetan, beti ere mugaketa egunaren aurretik.

Interesatuak, aztertu eta, bere eskubideen aldeko arrazoiak edota frogak, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte mugaketa lanak hasi aurreko hogeigarren eguna arte, ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretuak onartutako Toki Erakundeen Ondare Araudiaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Oiartzun, 2017ko uztailaren 14a. Alkateak

 

El Pleno del Ayuntamiento de Oiartzun, en sesión de 28 de junio de 2017, aprobó el inicio de expediente de deslinde de la finca propiedad municipal siguiente:

finca registral nº 7948, parcela segregada y obtenida por el Ayuntamiento por cesión con destino a sistema general de espacios libres del ámbito UGA-3, sita en conlindancia con: al Norte, parte que se segregó incluída en la unidad de actuación Mendibil II y Ciudad Jardín de Mendibil; Sur, con resto de finca matriz; Este pertenecidos de Makutso y parte de río; y Oeste, con el río, terreno del Molino de Araneder y ferrocarriles mineros de Artikutza y Arditurri y camino carretil público.

Las labores de deslinde comenzarán el día 19 de octubre de 2017, a las 09:00, es decir, un vez finalizado el plazo de sesenta días previsto desde la publicación del anuncio de deslinde en el Boletín Oficial de Gipuzkoa.

Dicho expediente estará expuesto al público en la Secretaría del Ayuntamiento durante el plazo de sesenta días desde su publicación en el Boletín Oficial de Gipuzkoa, previos al inicio de las operaciones de deslinde.

Los interesados podrán examinarlo y presentar las reclamaciones que estimen convenientes a la prueba y defensa de sus derechos hasta los veinte días anteriores al comienzo de las operaciones de deslinde, de acuerdo con lo establecido en el artícuo 61 del Reglamento de Bienes de las Entidades Locales, aprobado por R. Decreto 1372/1986, de 13 de junio.

Oiartzun, a 14 de julio de 2017. El Alcalde