Datu Babeserako politika

Agiri honen helburu nagusia da tratamendu-jardueren erregistroa sortzea kontuan hartuta 2016/679 (EB) ARAUDIA, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (Aurrerantzean DBAO).

DBAOren 30. artikuluak tratamendu-jardueren erregistro bat sortzeko betebeharra aurreikusten du datu pertsonalak dituen informazioa biltzen duten arduradunentzat.