Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Aipagarriak

"Herritarren eskubideak bermatzeko bide bakarra hauxe da: langile publikoek euskara ezagutzea"

  Euskal Autonomia Erkidegoko udaletan eta erakundeetan herri-langileei ezarritako hizkuntza-eskakizunen aurkako epaiak ugaritzen ari dira han eta hemen. Oraingoan Pasaiako Udala kolpatu dute auzitegiek: kale-garbitzaile izateko beste eskakizun batzuen artean, euskarazko lehenengo hizkuntza eskakizuna (B1 maila) ezarri zitzaien 2015. urtean hamabost lanposturi, eta epaiari jarraikiz, diskriminatzailea da euskararen gutxieneko eskakizun hori ezartzea, argudiatzen baita lanpostu publikoetara baldintza beretan iristeko oinarrizko eskubidea urratu egiten dela. Epaiok salatzeko elkarretaratzea egin da Pasai Antxoko Biteri plazan. Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, Bokalek (Pasaiako Txirrita AEK partaide da), kezkaz eta ardura bizi du gertatutakoa, urtez urte ahaleginak egiten ari baitira euskararen normalizazioan aurrera egiteko. "Zangotrabak jartzen dizkigute, baina tinko jarraituko dugu urte askotako ahaleginari esker lortutako eskubideei eusten. Herritarren eskubideak bermatzeko

Azken argitalpenak

Euskararen aurkako bi sententzien harira, elkarretaratzea bihar, ostirala, Pasai Antxon

23. KORRIKAren lekukoa Oarsoaldeko 125 talderen esku ibiliko da, Pasai Antxotik Aritxulegira

Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko ikasleak, irratian hitz eta pitz

HABEren azterketak: izena emateko epea, apirilaren 2tik 9ra

KORRIKA KULTURALA. Musika, literatura eta solasaldi goxoa, Trintxerpen