Etxebizitza Bulegoa

Etxejabeentzako eta maizterrentzako aholkularitza eta bitartekaritza lanak egiteko zerbitzua da Etxebizitza bulegoa.

HELBURUA

Bulegoaren helburua beharrezko tramitazio lanak egitea da, etxejabeentzako eta maiztergaientzako erosoa izango den zerbitzua eskaintzea, “bulego bakarra”-ren ideiarekin: aukerei buruz informatu; gestio lana egin; laguntzak bideratu; kontsulta eta tramitazioa gauzatzeko informazio-puntua izan; Etxebideko tramitazioak bertatik egin…

INFORMAZIO PRAKTIKOA:

Ordutegia: Zita eskatzeko, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Helbidea: Mamut merkatalguneko bulegoak (Oarsoaldea Garapen Agentzia). Astigarragako bidea 2, 2. solairua.

Telefonoa: 943 49 41 29

E-maila: etxebizitza@oiartzun.eus