EUSKARA IKASTEKO DIRU-LAGUNTZAK

Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru-laguntza OROKORRAK ematen dizkie euskara ikasten ari diren oiartzuar guztiei. Baldintza orokorrak betetzen dituzten ikasleei matrikularen %50 itzuliko zaie.  

Gainera, Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru-laguntza GEHIGARRIAK ematen dizkie egoera jakin batzuetan dauden herritarrei. Oinarri hauetan jasotzen diren baldintza zehatzak betetzen dituztela ziurtatzen dituzten ikasleei guztira matrikularen %70 itzuliko zaie. Langabetuen eta pentsiodunen kasuan, ondorengo taularen arabera jasoko da laguntza:

  • Langabezian 2<4 hilabete: %55 Langabezian
  • 4<6 hilabete: %60 Langabezian
  • 6< hilabete: %70  

Aurtengo diru-laguntzen epeak eta baldintzak ikusteko jo diru-laguntzen atalera.