Hona hemen, berdintasunaren inguruan orain arte onartu den legediaren laburpena:

EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LEGEA

Helburua: Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri-aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak ezartzea. Emakumeek eta gizonek aukera eta tratu berdinak izan ditzaten sustatzeko eta bermatzeko zenbait neurri arautzea, bereziki,  emakumeen autonomia bultzatzeko eta emakumeek gizartean, ekonomian zein politikan duten posizioa sendotzeko.

Erakundea: Eusko Jaurlaritza

Data: 2005/02/18

EUROPAKO GUTUNA EMAKUMEEK ETA GIZONEK TOKIAN TOKIKO BIZIMODUAN IZAN BEHAR DUTEN BERDINTASUNERAKO

Helburua: Europako tokian tokiko eta eskualdeko gobernuak emakume eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioaren inguruko jarrera publikoa hartzera eta gutunean zehaztutako konpromisoak euren lurraldean ezartzera gonbidatzen dituena.

Erakundea: Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseilua eta bere bazkideak

Data: 2005/2006

EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LEGE ORGANIKOA

Helburua: Tratu- eta aukera-berdintasunaren eskubidea eragingarri egitea emakumeen eta gizonen artean, batez ere, emakumearen bereizkeria ezabatuz, emakumearen inguruabarrak eta egoera gorabehera, bizitzako edozein esparrutan, eta, bereziki, politika-, lanekonomia-, gizarte-, nahiz kulturaesparruetan eta esparru zibilean, gizarte demokratikoago, zuzenago eta solidarioagoa lortzeko

Erakundea: Espainiko Gobernua

Data: 2007/03/27

GENERO INDARKERIAREN AURKA BABES INTEGRALERAKO NEURRIEI BURUZKO LEGEA

Helburua: Lege honen xedea da indarkeriaren kontra egitea, indarkeria emakumeen aurka erabiltzen dutenean horien ezkontide direnek edo izan direnek, edo horiekin antzeko maitasun-harremanak dituztenek edo izan dituztenek, nahiz eta elkarbizitzarik ez izan, bereizkeriaren, desberdintasunegoeraren eta gizonek emakumeei ezartzen dizkieten botere-harremanen agerpen gisa.

Erakundea: Espainiako Gobernua

Data: 2004/12/29

ETXEKO INDARKERIAREN BIKTIMAK BABESTEKO AGINDUA ARAUTZEN DUEN LEGEA

Helburua: Etxeko indarkeriaren biktimak babesteko aginduak biltzen dituen tresna desberdinak arautzen dituen legea. 

Erakundea: Espainiako Gobernua

Data: 2003/08/01

ETXEKO TRATU TXARRAK ETA SEXU INDARKERIA JASATEN DITUZTEN EMAKUMEEI HARRERA HOBEA EGITEKO ERAKUNDEEN ARTEKO II. AKORDIOA

Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan etxeko tratu txarren eta sexu indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzen lan egiten duten erakundeen arteko koordinazioa hobetzea, horrela, emakume horiei babes eta arreta osoa bermatzeko arlo ezberdinetan: osasun arloan, polizialean, judizialean eta gizarte arloan.

Erakundea: Emakunde

Data: 2009/03

LANGILEAREN FAMILIA ETA LAN-BIZITZA UZTARTZEA SUSTATZEKO LEGEA

Helburua: Nazioarteko eta Europako Erkidegoko arautegiak familia eta lan-bizitza uztartzeko ezarritako jarraibideen transposizioa Espainiako legerian egitea, horien gutxieneko babes-mailak gaindituz. Besteak beste Langileen Estatutuan aldaketak egitea, amatasunarekin, aitatasunarekin eta familia zaintzearekin zerikusia duten baimen eta eszedentziei dagokienez. 

Erakundea: Espainiako Estatua

Data: 1999/11/06

FAMILIEI LAGUNTZEKO ERAKUNDE ARTEKO III.PLANA

Helburua: Familiei laguntzeko lehendik dauden neurriak eta sortzen diren berriak modu koherentean antolatzeko plangintza, familien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Erakundea: Eusko Jaurlaritza

Data: 2011-2015

AUTONOMIA PERTSONALA SUSTATZEARI ETA MENDETASUN-EGOERAN DAUDEN PERTSONAK ZAINTZEARI BURUZKO LEGEA (MENDEKOTASUN LEGEA)

Helburua: Mendetasunegoeran dauden pertsonei laguntzea eta beren autonomia pertsonala garatzeko duten eskubide subjektiboa berdintasunez erabiliko dela bermatzeko oinarrizko baldintzak arautzea, betiere legeetan ezarritako baldintzetan.

Erakundea: Espainiako Gobernua

Data: 2006/12/15

MENDETASUN BAT DUTEN PERTSONEN EGOERA BALORATZEKO BAREMAZIOA ONARTZEN DUEN ERREGE DEKRETUA

Helburua: Mendetasunen bat duten pertsonen egoera baloratzeko tresnak ematea.

Erakundea: Espainiako Gobernua

Data: 2007/04/20

Genero Berdintasunari buruzko legedia Euskaraz kontsultatzeko, sakatu hemen.