Oiartzunen mugikortasun azterketa

2016an Oiartzungo mugikortasunaren azterketa egiten hasi zen Udala. Horrez gain, 2016-2017 ikasturtean ikastetxeek ere gaia landu dute. 

 

Udalaren azterketan herriko egungo mugikortasunaren egoera aztertzeaz gain, 206 inkesta egin ziren eta taldekako elkarrizketak ere egin ziren. Helburua gaur egun dauden beharrak aztertu eta aurrerantzean egon daitezkeen beharrak aurreikustea zen. Emaitzak ikusgai dituzue hemen

Bestalde, Eskola Agenda 21 proiektuaren baitan ikastetxeek egindako lanketa ere ikus dezakezue.