Euskara Ikasleentzat Diru-Laguntzak 2016-2017

Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko ematen dituen diru-lagutzen oinarriak 2016-2017 ikasturterako.

Diru-laguntzen zenbatekoa

Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru-laguntza OROKORRAK ematen dizkie euskara ikasten ari diren oiartzuar guztiei. Baldintza orokorrak betetzen dituzten ikasleei matrikularen %50 itzuliko zaie.

Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru-laguntza GEHIGARRIAK ematen dizkie egoera jakin batzuetan dauden herritarrei. Oinarri hauetan jasotzen diren baldintza zehatzak betetzen dituztela ziurtatzen dituzten ikasleei guztira matrikularen %70 itzuliko zaie.

Langabetuen eta pentsiodunen kasuan, ondorengo taularen arabera jasoko da laguntza:

  • Langabezian 2<4 hilabete: %55
  • Langabezian 4<6 hilabete: %60
  • Langabezian 6< hilabete: %70

Irakurri baldintzak eta eskaera egiteko prozedura.

Eskaera egiteko inprimakia udaleko sarrera erregistroan aurkeztu behar da.

Eskaerak egiteko epeak

Neguko ikastaroak: 2017ko ekainaren 19tik uztailaren 5era

Uda ikastaroak: 2017ko urriaren 2tik 20ra

Eskaerak aurkezteko ordutegia: 8:00-14:30

Eskaerak aurkezteko lekua: Oiartzungo udaleko ERREGISTROA