Hondakin, ur eta estolderiaren 2016ko tasen salbuespen eskaria egiteko epea zabalik

BIZILAGUN GUZTIEI JAKINARAZTEN ZAIE, ZABOR, UR ETA ESTOLDERIARI BURUZKO 2016KO TASEN ORDAINKETAREN SALBUESPENA LORTZEKO ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA IREKI DELA

 

BALDINTZAK: Gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoen onuraduna izatea edo familiako diru-sarrerak, indarrean dagoen Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata (kideen arbera ponderatua) ez gainditzea.

FAMILIA KIDE KOPURUA

URTEKO DIRU-SARRERAK

                  1

9.172,80€

                  2

11.924,64€

                  3

12.841,92€

                  4

13.759,20€

        5 edo gehiago

14.676,48€

EPEAUrtarrilaren 11tik otsailaren 29ra. 

NON: Udaleko Erregistro bulegoan (Informazioan) 

AGIRIAK:

  • Eskatzailearen N.A.N.ren kopia. 
  • Inskripzioa(k) ziurtagiria 
  • Zabor edo Ura-Estolderiaren tasen azken errezibua. 
  • Foru Ogasunak luzatutako ziurtagiria, ondasunik eta errentarik ez dutela aitortuz 
  • Familia-guneko dirusarreren agiriak, edozein kontzeptutan:
  • Azken Errenta aitorpena eta honen ezean, nomina/k edo/eta Pentsio agiriak
  • Langabetuek:
    • Langabezi egoera ziurtatuz eta kobratzen duen dirukopurua zehaztuz, LANBIDEk luzatutako ziurtagiria. Familia-buruarena eta gainontzeko familia kideena.

OHARRA: Epez kanpo aurkezten diren eskaerak ez dira aintzakotzat hartuko.

Era honetako udal laguntzetarako eskaerak urtero egin behar dira.

Oiartzunen, 2016ko urtarrilaren 11n

ALKATEAK

Fitxategiak