Udalak maskarak banatu ditu herriko garraio publikoan

Atzo eta gaur aritu dira udaltzaingoak banaketan Xorrola, Ekialdebus eta EuskoTrenen

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

EuskoTrenen Arraguako geltokian, Ekialdebuseko lineatan eta Xorrola herri barruko autobus zerbitzuan egin da banaketa.

Espainiako Gobernuak pasa den asteartetik garraio publikoan maskarak banatzeko agindua eman zuen. Banaketa non, nola eta nork egin behar zuen ere zehaztu zuen. Oiartzun ez zegoen banaketa-herrien artean eta Udalak, bere esku dituen baliabideekin, garraio publikoko erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko bere gain hartu du egiteko hau