Marketin digitala: zure negoziorako erakusleihorik onena

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdeko merkatari eta ostalarien elkarteen eskutik eta sektori honi laguntzeko egiten ari den topaketa eta ekintzen barrua, bosgarren online topaketa antolatu du datorren ostiralerako (maiatzak 8), goizeko 10:00etatik 11:00etara, oraingo honetan marketin digitala ardatz hartuta.

Inoiz baino beharrezkoagoa da orain marketin digitala, eta denden pertsianak jaitsita daudenean establezimenduek izan dezaketen erakusleihorik onena da.

Iraia Errandoneak eta Mikel Markuletak (Sharpa Marketing, Errenteriako Habian! Inkubagailuan bizi den sektoreko enpresa erreferentea) Oarsoaldeko ostalaritza, merkataritza eta zerbitzu-enpresei lagunduko diete marketin digitalaren barruan urratsak ematen, beren presentzia eta emaitzak eraikitzen, garatzen eta optimizatzen lagunduko diete, eta beren negozioetara egokitzeko moduko estrategia sendoak proposatuko dizkiete.

Hizlaria: Sharpa Marketing

Data: Maiatzak 8, ostirala

Ordua: 10:00etatik 11:00etara

Izen-ematea: hemen.

Jexux Leonet Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak eskualdeko pertsona interesdun guztiak animatu nahi ditu garatzen ari diren webguneetan eta ekintzetan parte hartzera, sektorea berrasmatu eta indartzeko onurak eta gakoak eman baititzateke, Oarsoaldeko hiri-ekonomia eta gizarte-ongizatea hobetuz. Era berean, gogorarazi nahi du laguntza edo diru-laguntzen kudeaketan edozein kontsulta, zalantza edo laguntza egiteko Oarsoaldeak horretarako jarri dituen bitartekoen bidez jo dezaketela agentziara. 

www.oarsoaldea.eus

www.covid19oarsoaldea.com

Telefonoa/Whatsapp: + 34 943 49 41 29

Gehigarriak

Marketin digitala: zure negoziorako erakusleihorik onena