Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
COVID-19ak eragindako larrialdi egoerak eragin duen konfinamendu egoeraren arauak arintzen hasi dira azken asteetan. Aste honetan, Oiartzungo 1. Fasean sartu da. Eusko Jaurlaritzak fase honetarako jarri dituen arauak argitu asmoz, Udalak gomendio batzuk zabaldu nahi ditu herritarren artean.
COVID-19a berriz pandemia bihurtu ez dadin garrantzitsua da higiene eta segurtasun neurriak mantentzen jarraitzea: horretarako, eskuak maiz garbiu eta etxetik ateratzen garenean pertsonen artean bi metroko distantzia mantnedu (erosketak egitean, jarduera fisikoa egiterakoan, haurrekin paseoan...).
Kalera ateratzeko ordutegiak mantendu egingo dira fase honetan: 14 urtez goitikoek jarduera fisikoa egiteko aukera izango dute 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara; 70 urtez goitikoak 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara, eta haurrak 12:00etatik 19:00etara.
Dendak eta tabernak, irekitzen
Fase honetan, orain arte itxita egon behar izan duten komertzio eta tabernak irekitzen hasteko aukera izango dute.
Establezimendu bakoitzaren ordutegiaren barruan bertaratu ahal izango dute bezeroek. Bertan, pertsonen arteko distantzia mantentzea ezinbestekoa izango da eta establezimenduak jarritako arauak errespetatu beharko dira. Langileekiko eta beste bezeroekiko errespetuzko jarrera izatea eskatzen du Udalak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika