Manuel Lekuona bibliotekak liburuak itzultzeko buzoia berriz martxan jarri du

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Manuel Lekuona bibliotekak liburuak entregatzeko buzoiaren zerbitzua berriz martxan jarriko du gaurtik aurrera. Bazkideen etxean dituzten liburuak eta DVDak entregatzeko aukera izango dute, baina momentuz, mailegu zerbitzurik ez da izango (E-liburutegiaren bidez, bai).

COVID-19aren larrialdi egoera hasi zenetik, Manuel Lekuona biblioteka itxita dago. Irekiera prestatzen ari dira EAEko liburutegi sarearekin elkarlanean, nahiz eta oraindik ez dagoen datarik zehaztua. Hartutako neurrien artean, liburu eta DVDek 15 eguneko berrogeialdia pasatu beharko dute. Hori dela eta, bazkideek etxean dituzten liburu eta DVDak pixkanaka biltzen joan nahi du Manuel Lekuona bibliotekak, horiek denak dagoeneko berrogeialdian jartzeko eta mailegu zerbitzua martxan jartzen denean erabilgarri egon daitezen. 

Gehigarriak

Manuel Lekuona bibliotekak liburuak itzultzeko buzoia berriz martxan jarri du