34 establezimenduk parte hartuko dute bonoen kanpainan

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Udalak herriko komertzio eta ostalaritza establezimenduak suspertzeko martxan jarri duen bono kanpainan parte hartuko dute 34 establezimenduk. COVID-19ak eragindako larrialdi egoerarengatik itxita egon behar izan dutenak edo fakturazioa jaitsi zaienak dira.

Gaurtik aurrera (hilak 18), establezimendu horietan erosi ahal izango dira bertan erabiltzeko bonoak. 30 €ko bonoa erosita, 40 €ko erosketa egiteko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, Udalak bono bakoitzeko 10 €ko ekarpena egingo dio saldu duen establezimenduari.

Bezero bakoitzak gehienez bi bono erosteko aukera izango du establezimendu bakoitzean. Uztaila bukaera arte erabili ahal izango dira. 

Guztira, 2.500 bono banatuko ditu Udalak herriko komertzio eta ostalaritza establezimenduetan.

Parte hartzeko aukera, irekita oraindik

Bonoak agortu arte kanpainara gehitzeko aukera emango die Udalak herriko komertzio eta ostalaritzako establezimenduei. Interesa dutenak covid19merkatariak@oiartzun.eus-era idatzi edo 943 49 01 42 telefonora deitu dezakete (astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara).

BONO KANPAINAN PARTE HARTUKO DUTEN ESTABLEZIMENDUEN ZERRENDA:

- Ainhoa Berasarte fisioterapia

- Ainhoa ileapaindegia

- Alhambra taberna

- Arkupe hortz-klinika

- Azkar kirolak

- Baobab

- Dixidu diseinu grafikoa

- El Paso

- Garbiñe edergintza

- Goxoki denda

- Gurutze Berri jatetxea

- Iriberri jatetxea

- Itziar edergintza

- Kabitxo taberna

- Kapeo jatetxea

- Kastro-berri taberna

- Kinkilla

- Kirikoketa ileapaindegia

- Lizarralde ortopedia

- Maddi arropa denda

- Matteo jatetxea

- Mirari Txurio ileapaindegia

- Miren taberna

- Numai ongizate zentroa

- Oiartzun autoeskola

- Oiartzun Running Shop

- Oiartzun Zone

- Ordozelai sagardotegia

- Oskarbi

- Pausoz pauso podologia

- Sorgin Zulo taberna

- Toki Alai jatetxea

- Tolaita taberna

- Urrats paperdenda

Gehigarriak

34 establezimenduk parte hartuko dute bonoen kanpainan