Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Datorren asteazkenean (hilak 27), maiatzeko ohiko udalbatzarra izango da. COVID-19ak eragindako larrialdi egoera dela eta, oraingo honetan ere itxia izango da saioa (13:30ean). Zinegotzi batzuek presentzialki parte hartuko dute saioan eta gainerakoek, telematikoki.
Hauxe izango da landuko den gai-zerrenda:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) COVID-19ak sortutako egoeren aurkako neurriak onartzen dituzten 370 eta 460 Alkate Drekretuen berri ematea.
3) 2021. urteko herriko jaiegun ofizialaren proposamena.
4) Oiartzungo Udala eta Oiartzungo Taxisten Elkartearen arteko ituna Gurutze, Karrika eta Ergoien auzoetan garraio zerbitzu publikoa emateko luzatzea.
5) 19/20 ikasturteko E1 Eskola Kirola, Muittu! eta eskola ordu-gaineko ekintzen koordinazio egitasmoak sustatzeko Oiartzungo Udala eta herriko bi ikastetxeren arteko hitzarmenaren onarpena.
6) Kirol Kluben eta Elkarteen funtzionamendurako 2020ko dirulaguntzen oinarriak COVID.19ak eragindako egoeragatik aldatzea eta ordainketaren zati bati egitea.
7) Oiartzungo udalerrian hiri garbiketako eta etxeko hondakinen bilketa eta garraio zerbitzuaren esleipena.
8) 03/2020 transferentzia bidezko kreditu aldaketaren onarpena.
9) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
10) Beste organoen jardueraren jarraipena.
11) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika