Asteazkenean Manuel Lekuona biblioteka irekiko da maileguak egiteko

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Astezkenetik (hilak 27) Manuel Lekuona biblioteka irekita egongo da liburuak eta DVDak maileguan hartzeko eta materiala itzultzeko. Hala ere, segurtasun neurri bereziekin emango da zerbitzua.

Harrera bakarrik egongo da irekita eta bazkideek eskatzen duten liburua edo DVD-a liburuzainek emango diote. Materiala eskatzeko bide ezberdinak erabiltzeko aukera izango da, Katalogoa kontsultatu ondoren: telefonoz (943 49 38 64; 13;00etatik 16:00etara deitzea gomendatzen da), e-mailez (biblioteka@oiartzun.eus), telamatikoki (www.katalogoak.euskadi.eus) edo aurrez aurre. Eskatutako liburu edo DVD-ak hurrengo egunean jaso beharko dira, bibliotekaren ohiko ordutegiaren barruan (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara). 

Bazkideek banaka joan beharko dute liburuak jasotzera. 14 urtez azpiko haurren kasuan, heldu batek lagunduta joan daitezke bibliotekara. Bibliotekara sartzean erabiltzaileek eskuak garbitu eta maskara erabili beharko dute derrigorrez (Udalak gel hidroalkoholikoa jarriko du herritarren eskura). Bi metroko segurtasun neurria errespetatu behar dela ere gogora ekarri nahi dugu.

Gainerako zerbitzuak, oraindik itxita

Itzulketak sarrerako buzoian edo harrerako saskian egin beharko dira. Berriro mailegatu aurretik, 15 eguneko berrogeialdia pasatu beharko dute liburu eta DVD guztiek.

Igogailua ezingo da erabili (behar bereziak izanez gero, liburuzainarekin harremanetan jarri beharko du erabiltzaileak). Bibliotekaren irekieraren lehendabiziko fase honetan, egunkariak ez dira erabiltzaileen eskura egongo eta, ordenagailu gelak eta Ikasle Gelak itxita jarraituko dute. Era berean, biblioteka itxita egongo da kontsultak egiteko edo bertan irakurtzeko.

Udalak bibliotekako erabiltzaileen eta langileen osasun-segurtasuna bermatzeko neurri guztiak hartu ditu, Manuel Lekuona biblioteka toki segurua izan dadin. Erabilera neurrien inguruan zalantzarik izanez gero, liburuzainei galdetzeko gomendatzen da, laguntzeko baitaude. 

Gehigarriak

Asteazkenean Manuel Lekuona biblioteka irekiko da maileguak egiteko