Bihartik aurrera aurrez aurreko harrera hasiko da udaletxean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Bihartik (hilak 27, asteazkena), udaletxea irekita egongo da tramite administratiboak egiteko. Udal zerbitzuak herritarrak aurrez aurre hartzen hasiko dira, aldez aurretik ordua eskatuta. Horretarako, telefonoz deitu beharko da 943 49 01 42 telefonora edo dagokion sailera.

Udal zerbitzuak toki segurua izan daitezen, beharrezko neurriak hartuta irekiko da udaletxea:

- Udalak gel hidroalkoholikoa jarriko du harrera-gune guztietan herritarren eskura.

- Igogailua beharrezkoa denetan erabili ahal izango da, baina beti ere banaka (mugikortasun arazoak dauzkatenek, laguntzaile batekin).

- Herritarrek maskara derrigorrez eraman beharko dute udaletxera datozenean.

- Bi metroko segurtasun neurria mantendu beharko dute herritarrek euren artean. 

Erregistroa, Gizarte-Ongizate zerbitzuak, Hirigintza, Hondakinak, Idazkaritza, Kontu-hartzailetza eta Mendi-Ingurumen sailak izango dira herritarrak hartzen hasiko direnak. 

* Gogoratu Manuel Lekuona biblioteka ere bihar irekiko dela, erabilera neurri bereziekin.

Gehigarriak

Bihartik aurrera aurrez aurreko harrera hasiko da udaletxean