Eskualdeko udalok Lezon izandako eraso matxista salatu dugu

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Emakume bat erasotu dute Lezon. Gertakari hori dela eta, Oarsoaldeko lau udalek (Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaia), Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak, Lezoko Emakume Taldeak, Gaxuxa Emakume Taldeak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak ahobatez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurka gaudela eta irmoki gaitzesten dugu gertatutakoa.

Era berean, guztiok bat egingo dugu Lezoko Emakume Taldeak eta Gaxuxak datorren ostegunerako (maiatzak 28) deitutako elkarretaratzearekin, 18:30ean Gurutze Santuaren plazan (Lezo). Oiartzungo Feministen Asanbladak ere bat egin du deialdi horrekin.

Bizi dugun larrialdi egoera dela eta, pertsonen artean bi metroko segurtasun tartea mantenduko da elkarretaratzean.

Horrelako gertakariak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiago ez!

Gehigarriak

Eskualdeko udalok Lezon izandako eraso matxista salatu dugu