Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Oarsoaldea Garapen Agentzia Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako udalarriek osatzen dute, enplegua eta ekonomia sustatzeko ekimenak elkarrekin martxan jartzeko tresna da. Zehazki, langabezian daudenei (batez ere baztertze arriskuan daudenei) beren enplegagarritasuna hobetu eta lan bat bilatzen laguntzea, enpresei (bereziki txikiei) laguntzea, enpresa berri bat sortu nahi duten ekintzaileei laguntzea eta turismoa sustatzea. Horrez gain, udalarentzako interesgarriak diren zerbitzuak ere elkarren artean kudeatzen ditugu; euskararen erabilera sustatzea, kontsumitzaileen eskubideak defendatzea edo udalentzako zerbitzu zehatzak.
Horiek horrela, koronabirusak sortu duen testuinguru honetan agentzia bidelagun izan da eta izango da. Batez ere, egoerak gehien eragiten dien kolektiboen kasuan. Langabeak edo enplegu-erregulazioek eragindakoak, autonomoak eta ETEak. COVID19aren eraginei aurre egiteko aholkularitza zerbitzua, laguntzen inguruko infomazioa eta tramitazioan laguntza emateko plataforma martxan jarri dugu.
COVID19 laguntza zerbitzua
Koronabirusak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko helburuz, beharrak dituzten langabeei, autonomoei eta enpresei arreta emateko zerbitzua ere martxan daukagu. Denera 923 kontsulta jaso ditugu maiatzaren 17a arte: Norbanakoak 303 kontsulta (%32,83); enpresak 260 kontsulta (%28,17); autonomoak 351 kontsulta (%38,02) eta bestelakoak, 9 kontsulta (%0,98).
Adierazi dizkiguten kezka nagusiak egoerari aurre egiteko enpresentzako dirulaguntzak eta prestazioak kobratzeko eskubideen ingurukoak eta epeak izan dira, besteak beste.
Oraindik kontsulta daitezke zalantzak covid19oarsoaldea.com webguneren bidez, eta gailu elektronikorik ez duenak 943 49 41 29 telefonora dei dezake.
Talaia Oarsoaldea
COVID19ak gogor golpatu du gure eskualdea eta garapen agentziak gertuko jarraipena egin du, eskualdeko argazki orokorra edo errealitatea ezagutu eta eskumena duten erakundeei beharrak jakinarazteko.
Horretarako, eskualdeko merkatari, ostalari, zerbitzu, arte eta sormen arloko eragile, enpresa, ekintzaile, turismo arloko eragile, eraikuntza arlokoak eta enplegu arloko eragine nahiz langabetuekin hitz egin dugu beraien egoera ezagutzeko.
Maiatzaren 15a arte elkarrizketatu diren pertsonen kopurua 764 izan da. %55 enpresak eta %45 pertsonak (langabetuak edo ERTEn daudenak). COVID19k gehien golpatu dituenak merkataritza eta ostalaritzan lan egiten dutenak, aldi baterako kontratuak dituztenak eta ekonomia murgilduan lan egiten dutenak izan dira. Diagnostikoen laburpenak eskuragarri daude gure webgunean.
Langabeziaren jarraipena
Langabeziari dagokionez, otsailetik apirilera %9,69tik %11,86ra pasatu da, hau da, 2,17 puntu igo da; igoera hau udalerrira aztertzen badugu Errenteria eta Pasaia dira golpatuenak. Oiartzunen 1,4 puntu igo da. Kontuan hartu behar da datu hauetan ERTEak ez daudela islatuta. Sektoreei dagokienez, nekazaritza kenduta (hemen ez da langabezia igoerarik izan), langabeziaren igoera nahiko orekatua izan da; izan ere, Industrian %23,75a igo da, Eraikuntzan %24,07 eta Zerbitzuetan %24,75.
Bestalde, ERTE egoeran dauden pertsonak eskualdean 5.330 dira. Dena den, datu horiek interpretatzeko orduan kontuan izan behar da haietako asko ez direla eskualdean bizi. ERTE egoeran dauden enpresetako langile kopuruak bakarrik kontuan hartuta, egoera honakoa izango litzateke Oiartzunen: ERTE egoeran dauden langileak %80,65 dira (horietatik %67,98 gizonezkoak eta %32,01 emakumeak).
Sektoreei erreparatuz, golpatuena zerbitzuen sektorea izan da eta langile kopuruak honakoak: 1. sektorean ERTE ezarri duten enpresetako langileak kontuan hartuta, ERTE egoeran dauden langileak %88,89 dira. 2. sektorean ERTE egoeran dauden langileak %82,60 dira eta 3. sektorean, %80,53.
Sei webinar egin dira gehien kaltetutako establezimenduei laguntzeko eta tokiko kontsumoa sustatzeko
Sei webinar antolatu ditugu eskualdeko kontsumoa sustatzeko #NikOarsoaldean kanpainaren barruan Itturri, Errenkoalde eta Laurak Bat merkatari elkarteekin elkarlanean. Helburua, itxita egon arren aktibatua mantentzea eta itzulerarako prestatzen laguntzea izan da, lagunduta sentiaraztea, arazo eta zailtasunak besteekin partekatzea. Bataz besteko parte-hartzea indizea %76koa izan da (izen-ematetik saioan sartu direnak).
Saioen balorazioa positiboa da, asebetetze, interes eta gomendio mailak %86 eta %90 inguruan egon dira. Orokorrean, parte-hartzaileek asko eskertu dituzte saioak, konfinamendu garaian beren negozio ereduari buruz hausnartzen edo zalantzak argitzen lagundu baitiete.
Momentuz, etenaldi bat egingo dugu, pixkanaka establezimenduen irekiera hurbiltzen joan den heinean ikusi dugu sektore hauek burua prozesu horretan zutela eta horregatik, horrelako saioak antolatzeari dagokionean geldialdi bat egitea erabaki dugu.
Azkenik, aipatu inork webinar hauetan parte hartzeko arazorik izan badu edo ez bazaio informaziorik iritsi, COVID19arekin loturiko gaiei buruzko informazioa eskaintzeko eta kontsulak jasotzeko sortu dugun webguneko Webinarrak atalean, sei on-line topaketa hauek ikusgai daudela.
Denon artean lortuko dugu
Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako udalek ez dute inor atzean utzi nahi, beraz, oso garrantzitsua da Oarsoaldea Garapen Agentziarekin harremanetan jartzea bakoitzaren egoeraa ezagutzeko, bakoitzaren errealitatea erakunde arduradun eta eskudunengana hurbiltzeko.
Oarsoaldea Garapen Agentziak hurrengo hilabeteei begira bi erronka nagusi ditu; enpresen bidelagunak izatea biziberritze edo erreaktibazio fasean, egoera berriari egokitzen laguntza eskaini (batez ere txikiak eta autonomoak). Bestetik, langabezian geratuko direnei lan aukera berrietara egokitzen laguntzea eta aukera horiek helaraztea.
Krisialdi honek gogor jo badigu ere, aurrera atera gara denon artean, krisialdia aukera bihurtuz, etorkizunari begira gizarte hobeago eta integratzaileagoa lortzeko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika