Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Bi hilabete eta erdiren ondoren, iritsi da azkenean eguna: ekainaren 3an, asteazkenarekin, parketxe guztiak irekita egongo dira berriro (Lizarrusti izan ezik). Instalazioak egokituta eta prestatuta daude SARS-cov-2 birus kutsatzeko arriskua saihesteko.
Ekaineko larunbat guztietan Iparra galdu gabe orientazio jolasa eskainiko da, famlian goiz dibertigarri bat pasatzeko plan ezin hobea. Arditurri parketxetik abiatu eta bertako inguruan barreiatu beharko dira bisitariak frogak bilatzeko.
Hasiera ordua: 10:00-12:00 (txandak 20 minuturo)
Abiapuntua: Arditurriko parketxea
Hizkuntza: Elebitan
Prezioa: 3 € (familia ugarietan, kide bat doan)
Oialekuko mairubaratzeak ezagutzeko familiako plana
Ekainaren 7an, igandea, mendi ibilaldi gidatua egingo da: Oialeku, mairubaratzeen bila. Oiartzungo Kauso aparkalekutik abiatuz 4 kilometro inguruko ibilaldia da, bertan dauden megalitoak, pasaia kulturalak eta natura interpretatzeko geldiuneak egingo dira, etxeko txikienen arreta ere erakarriko dugu, hori guztia mitologiarekin uztartuko baita.
Abiapuntua: 10:00etan Kausoko aparkalekutik.
Bukaera: 12:30ean toki berean.
Hizkuntza: Euskara
Hamaiketakoa egiteko tarteka egongo da
Prezioa: 5 €/3 € (3-12 urte)
Hilaren 21ean, mineralen bila
Ekainaren 21ean, igandea, Mineralen bila ibilaldia eskainiko da Arditurri parketxearen inguruan. Helburua meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea izango da, baita ustiatutako mineralak topatzea, hori bai, gero bertan utzi beharko dira.
Abiapuntua: 10:00etan Arditurriko parketxean
Bukaera: 12:00etan toki berean
Hizkuntza: Elebitan
Prezioa: 4 €/2 € (3-12 urte)
Meategira bisitak oraingoz ez dira egingo, baina epe laburrean hasiko dira.
Jarduera guztietan COVID-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira:
- Talde txikian ibiliko gara, segurtasun neurriak mantenduz.
- Eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dugu.
- Musukoa eraman.
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:
Telefonoa: 943 49 50 69/688 89 50 68
E-maila: arditurri@gipuzkoanatura.eus
Webgunea: www.gipuzkoanatura.eus
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika