Kultura eta sormen sektorea, garai nahasietan elkarlanean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Ekainaren 11n topaketa egingo du Oarsoaldea Garapen Agentziak kultura eta sormen arloko esperientzia inspiratzaileak ezagutzeko

 

 

Lankidetza funtsezko tresnetako bat da zerbitzuak sortzeko, beste egiteko modu batzuk sortzeko eta, azken batean, balio handiagoa sortzeko. Helburu horrekin, eta lankidetza ezinbestekoa delako, are gehiago orain, alarma-egoerak eragin dituen garia nahasietan, ekainaren 11n, 16:00etan kultura eta sormen arloko pertsona eta enpresa guztiei zuzendutako webinar bat eskainiko da, non Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat arlotako sei esperientzia entzuteko aukera izango dugun.

Bidasoa Bizirik, Bilbao Ekintza, Getxolan, Meatzaldeko Behargintza, Urko Kostako Udal Elkartea eta Oarsoaldea Garapen Agentziak, Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin batera antolatutako webinar honek lankidetza balioetsi nahi du, aurrera egiteko eta proiektuak garatzeko bide gisa, batez ere bizi dugun garia honetan eta, bereziki, kulturaren eta sormenaren sektorean.

Esku-hartze bakoitzean, lehen eskutik entzun ahal izango ditugu proiektu bakoitza non abiatu den, zer arazorekin aurkitu den eta zer ikasi duten, baita eskaintzen dituzten alderdi berritzaileak ere. Era berean, beren ibilbidean zehar lankidetzan lan egiteak nola lagundu dien azalduko dute, eta ezinbestean adieraziko dute nola eragin dien eta nola egin dioten aurre COVID19ak sortutako egoerari. Tartea ere izango dute bertaratuek hitz egin duten proiektuetako kideekin solasteko.

Oarsoaldea eskualdetik, arte bisutaletan lan egiten duen Frangoak enpresa izango da hitz egingo duena. Alexander Castrillok eta Koldo Aguirrek sortua, Frangoak ikus-entzunezko produkzioan aritzen da, zineman (Dantza, Handia...), telebistan eta publizitatean. Gaur egun, Errenterian kokatua dagoen Habian! lankidetza-ekintzailetzako inkubagailuan daude, sormen-sektorean espezializatuak.

Webinarrak leku mugatua izango du eta izen-ematea formulario bidez egingo da.

Gehigarriak

Kultura eta sormen sektorea, garai nahasietan elkarlanean