Zabalik da merkataritza-sektorerako laguntza programa

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Eusko Jaurlaritzak emango dituen laguntza eskaera egiteko epea 2020ekainaren 29a izango da.

Helburua COVID19aren eragina murriztea eta merkataritza-jarduera ahalik eta azkarren berpizten laguntzea da. Batez ere norberaren kontura lan egiten duten pertsonei edo autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei laguntzeko.

Diruz laguntzen diren kontzeptuak honakoak dira:

- Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka bakar baten alokairu-gastuak, 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abuztuaren 31 arte.

- Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka erosteko hipoteka-maileguaren edo mailegu pertsonalaren kuotak (amortizazioa + interesak), 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abuztuaren 31 arte.

- 2020ko udaberri/uda sasoiko produktuen stocka erostearen gastua, 2020ko martxoaren 14a baino lehenago erosi edo jaso bada.

- Ohiko gastu hauek zuzenean lotuta daude diruz lagundu behar den merkataritza-jarduerarekin:

1) Energia-hornikuntzako gastuak, telekomunikabide-zerbitzuak (telefonoa, Interneta) eta aseguruen primak.

2) COVID19ari lotutako dirulaguntzetarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak kontratatzetik eratorriko gastuak txikizkako merkataritza-enpresetan, gehienez 150 €.

3) Merkataritza-jarduera babesteko eta dinamizatzeko jarduerak errazteko asmoz ondorengo berpizte eta berraktibazio faseetan tokiko, eskualdeko, probintziako eta euskal merkataritza-elkarteetako afilizazio-kostuak, 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abuztuaren 31 arte.

Inolaz erez ez da kontuan hartuko gastu gisa fakturetako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ).

Ez dira onartuko gastuak, zeinen zenbateko garbiz BEZ kenduta 100 € baino gutxiago denean.

Nori dago zuzendua

- ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

- Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Ikusi eskakizunak hemen

Araudia

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Era berean, gogorarazi nahi dizuegu laguntzak eskatzeko edo dirulaguntzen kudeaketan laguntza eskatzeko edo zure egoera azaltzeko Oarsoaldeak horretarako jarri dituen bitartekoen bidez jo dezaketela agentziara. 

www.covid19oarsoaldea.com

Telefonoa: 943 49 41 29

Whatsapp: + 34 943 49 41 29

+ info: www.oarsoaldea.eus

Gehigarriak

Zabalik da merkataritza-sektorerako laguntza programa