Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Ostegunean, hilak 11, Manuel Lekuona bibliotekako Ikasle Gela irekiko da, bai ikasteko eta baita bilerak egiteko ere. COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik, neurri bereziak izango dira bertan: ikasteko eremua den bitartean gehienez 12 lagunentzako tokia izango da eta bileretarako, 33rentzat. Segutasun distantziak mantendu beharko dira uneoro.
Ordutegian ere aldaketak izango dira: Manuel Lekuona bibliotekaren ordutegia izango du Ikasle Gelak oraingoz. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara.
Internet zerbitzua, berriz martxan
Internet zerbitzua ere berriz martxan jarriko da ostegunean eta bibliotekako ganbarako ordenagailuak erabili ahal izango dira. Eremu horretan ere jende kopuru mugatua izango da (8 lagun gehienez) eta segurtasun distantziak errespetatu beharko dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika