Uda kirol eskaintza antolatu dute eskualdeko Udalek

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Uda Kirol eskaintza izango da aurten ere eskualdean, Oarsoaldeko Kirol Mahaiak antolatuta. Gaurtik aurrera eman daiteke izena eskualdean antolatu diren ekintzetan.

Bi eratara egin ahal izango dira izen-emateak: on-line eta uztailaren 1etik aurrera, Elorsoro kiroldegiko harreran ere aukera izango da.

Guztira, 14 kirol jarduera eskainiko dira Oiartzunen, Lezon eta Pasaian. Datorren astelehenetik (hilak 22) aurrera eskainiko dira jarduerak, asteka, irailaren 4a arte.

Oiartzungo eskaintza

Oiartzunen bertan eskainiko den udako kirol eskaintza haurrentzat (4 urtetik goiti) eta helduentzat (16 urtetik aurrera). Guztira, sei kirol jarduera eskainiko dira: OTXEren bike eskola; eskalada; padela; igeriketa; entrenamendu funtzionala; multifitness eta cycling-a.

Jarduera gehienak Elorsoro kiroldegian egingo dira, OTXEren bike eskola izan ezik. Hori, Atamitxeko gunean eskainiko dira.

Gehigarriak

Uda kirol eskaintza antolatu dute eskualdeko Udalek