Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Oarsoaldea eskualdeko Garapen Agentziak, Debegesa eta Tolosaldea Garatzen agentziekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatutako Gure Market proiektuaren barruan, elikagaien industriari zuzendutako hirugarren webinarra antolatu du.
Elikagaien segurtasuna koronabirus garaian
Datorren asteartean, uztailak 7, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Esther Plagaro Sierra eta Jon Badiola Totorikaguena LAIATEKeko elikagaien segurtasun eta kalitateko aholkulariek, biak elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatuak, eta dietetika eta giza elikaduran adituak, koronabirusaren transmisioa prebenitzeko zenbait gomendio eman dizkigute.
Webinarra elikagaien sektorean lan egiten duen edonorentzat da: elikagaien industria, saltoki txikiak, cateringa, taberna, jatetxea...
Informazioa eta prestakuntza ezinbestekoak dira jardunbide egokiak ezartzeko eta pertsonak babesteko.
Hizlariak: Esther Plagaro Sierra eta Jon Badiola Totorikaguena
Data: Uztailak 7, asteartea
Ordua: 10:00-11:00
Plataforma: Zoom
Jexux Leonet Oarsoaldea eskualdeko Garapen Agentziako presidenteak gonbita egin nahi die elikagaien industriarekin zerikusia duten pertsona eta enpresa guztiei, antolatuko diren webinar eta ekintzetan parte har dezaten; izan ere, sektorea berrasmatu eta indartzeko gakoak eman ditzakete eta, horrela, Orsoaldeko eskualdeko ekonomia eta gizarte-ongizatea hobetu. Era berean, gogorarazi nahi du, laguntzen eta dirulaguntzen kudeaketan edozein kontsulta, zalantza edo laguntza jasotzeko, agentziara jo dezaketela Oarsoaldeak horretarako jarri dituen bitartekoen bidez.
Telefonoa: 943 49 41 29
WhatsApp: + 34 943 49 41 29
+ info: www.oarsoaldea.eus
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika