Uztaila eta abuztuko igandeetan orientazio jolasa Arditurriko parketxean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Udako igande guztietan (uztailean eta abuztuan) goiz dibertigarri bat familian pasatzeko plan ezin hobea izango da Arditurrin. Bertako inguruan zehar bisitariak froga desberdinak bilatu beharko dituzte Iparra galdu gabe ibiltzeko, Arditurri parketxetik abiatuz.

Anima zaitezte Aiako Harria natura Parkean barna ibilbide paregabe bateko bitxikeriak ezagutzera eta gozatzera!

Hasiera ordua: 10:00-12:00 (txandak 20 minuturo)

Abiapuntua: Arditurriko parketxea

Hizkuntza: Elebitan

Prezioa: 3 € (familia ugarietan, kide bat doan)

Jarduera guztietan COVID19 osasun prebentziorako neurriak hartu beharko dira:

- Talde txikian ibiliko gara, segurtasun distantziak mantenduz

- Eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dugu

- Eraman musukoa

Informazioa eta erreserbak:

Arditurri parketxea

Telefonoa: 943 49 50 69/688 89 50 68

E-maila: arditurri@gipuzkoanatura.eus

Webgunea: www.gipuzkoanatura.eus

Gehigarriak

Uztaila eta abuztuko igandeetan orientazio jolasa Arditurriko parketxean