Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Berdintasunerako politika publikoen inguruan formakuntza jasotzen ari dira aste honetan udal zinegotziak Feminismo sailak antolatuta, Gobernu Taldekoak eta oposiziokoak. Berdintasun politika gai transbertsala da udaletxean, lege ikuspegitik bertatik hasita. Genero-ikuspegiarekin politika aktiboak egin ahal izateko, funtsezkoa da udal hautetsiek kontzientzia hartu eta oinarrizko trebetasunak eskuratzea.
Udalek legez genero-ikuspegia txertatu behar dute beren politika eta ekintzetan. Horretarako, ezinbestekoa da udal osoak (zinegotzi zein langileek) legedia ezagutzea, bakoitzaren esparruko betebeharrak ulertzea eta lanerako tresnak ezagutzea.
Iaz, udal teknikari guztiek jaso zuten genero-formakuntza. Datorren udazkenean, administrariekin egingo da formakuntza saioa.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika