Gipuzkoatik etorritako bisitariek goiti egin dute udan gurean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo Turismo Bulegoak udako denboraldiaren balorazio positiboa egin du. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egon da irekita bulegoa eta COVID19 osasun larrialdia dela eta, neurri bereziak hartuta egin dute lan Turismo Bulegoko informatzaileek.

Uda honetako eskaintzaren barruan, nabarmentzekoa da Arditurriko meategiak bisitatzeko Tren Berdeak izan duen arrakasta: plaza guztiak bete dira (658 lagun ibili dira).

Oiartzungo Turismo Bulegoak izan dituen bisitari gehienak gipuzkoarrak izan dira. Iazko kopuruarekin alderatuz, goiti egin du nabarmen. Behera egin du, aldiz, Espainiako estatutik eta atzerritik etorritako bisitarien kopuruak. Turismo sektorean tendentzia orokorra izan hori aurtengoan, COVID19ak eraginda.

Bisitari gehienak mendiak eta naturak erakarrita etortzen dira Oiartzunera. Herriko interes puntuen eta museoen berri ere eskatzen dute. Aurten, telefonoz eta e-mailez jasotako kontsulta kopurua ere igo da.

Oiartzuarren bisita kopuruan ere gorakada nabarmena izan da. Arrazoi nagusiak uda honetan Udalak herriko eragileekin elkarlanean antolatu duen Kulturabirusa zikloko ekitaldietako txartelak Turismo Bulegoan banatu izana eta Tren Berdea izan dira.

Gehigarriak

Gipuzkoatik etorritako bisitariek goiti egin dute udan gurean