Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Udako igerilekuaren denboraldia berezia izan da aurten, COVID19ak ezinbestean zipriztinduta. Prebentzio eta osasun-neurriak bermatu ahal izateko, beranduago ireki ditu ateak. Hala ere, erabiltzaileen erantzuna ona izan da eta "kontentu" egoteko motiboak baitaude.
"Baldintza zail hauetan, jendea animatu da udako igerilekura joaten". Erabiltzaile kopurua 17.700 lagun ingurukoa izan da bi hilabete eta erdian. Adibidez, uztailean eta irailean iaz baino jende gehiago ibili da (9.300 lagun uztailean eta 2.300 irailean) eta uztailean, iazko kopurua mantendu da (6.300).
Erabiltzaileen jarrera orokorra ere goraipatu dute udako igerilekuko kudeatzaileek: "Orokorrean, arauak errespetatu dira". Izan ere, osasun-neurriak bermatu ahal izateko zenbait neurri hartu behar izan dira: sarrera-irteerak adierazi, aforoak mugatu, mahaien arteko distantzia handitu...
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika